Quesos Entrepinares talde sendoaren kontra jokatuko dute igandean
Pasa den asteburuan etxean lortutako garaipenaren ondoren, asteburu honetan Valladolidera joango dira Ampo Ordiziako jokalariak; VRAC Quesos Entrepina- res talde sendoa izango dute parean. Partida igandean izango da, 12:30ean, Pepe Rojo zelain. Bolada ...
Pasa den asteburuan etxean lortutako garaipenaren ondoren, asteburu honetan Valladolidera joango dira Ampo Ordiziako jokalariak; VRAC Quesos Entrepina- res talde sendoa izango dute parean. Partida igandean izango da, 12:30ean, Pepe Rojo zelain.
Bolada onean dago talde ordiziarra, bost jardunaldi baitaramatza partidarik galdu gabe. Valladolidekoa talde gogorra da, ordea, eta Ampo Ordiziak sekula ez du garaipenik ekarri Pepe Rojo zelaitik. Orain ordea, sailkapenean nola dauden ikusita, halako presiorik gabe doazela aitortu du Axio Araña entrenatzaileak.
Suquiaren babesa
Ampo Ordiziako jokalariak babesteko herriko enpresa eta komertzioen artean egiten ari diren kanpainak beste fruitu bat eman du aste honetan. Suquia elektrotresnen dendak, Perico Martin jokalaria babestuko du.












