Udan umeak etxean hartzeko deia egin du Chernobil elkarteak
Chernobilen Lagunak elkartea 2012ko udan Ukrainiako adin txikikoak etxean hartzeko prest dauden familien bila ari da. Elkarteak abegi programa bat jartzen du martxan urtero, umeak udako bi hilabete Gipuzkoako familietan igaro ditzaten.
Elkartetik adierazi dutenez, haurrak etxean hartzen dituzten familien eginkizuna umeei janari osasungarriak eskaintzea izango da, sendagilearengana eraman eta «familia egonkor bateko giroa eskaintzea, kasu askotan beraien etxeetan falta zaiena hori baita».
Programan parte hartu nahi duten familiek edo informazio gehiago nahi dutenek 689 58 62 77 telefonora deitu dezakete.












