Auzoak lotuko dituen autobus zerbitzuaz gogoeta egingo dute bihar
Legazpiko Agenda 21eko Herritarren Foroak urteko azken bilera egingo du bihar. Herriko auzoak elkartuko dituen autobusaren proiektua izango dute bertan mintzagai. 18:30ean elkartuko dira udaletxean. Udalak 2012. urterako duen erronka nagusienetakoa her...
Legazpiko Agenda 21eko Herritarren Foroak urteko azken bilera egingo du bihar. Herriko auzoak elkartuko dituen autobusaren proiektua izango dute bertan mintzagai. 18:30ean elkartuko dira udaletxean.
Udalak 2012. urterako duen erronka nagusienetakoa herri barruko autobusa martxan jartzea da. Azaroaren 10ean egin zuten foroan, herritarrek proiektuari babesa agertu zioten. Irizpideak ere eman zizkioten udalari, ordutegiak eta ibilbideak diseinatzerakoan kontuan har zitzan.
Biharko bilkuran, udalaren azken proposamena jasoko dute herritarrek. Proiektuari ekarpenak ere egin ahalko dizkiote. Bilera udaletxeko batzar aretoan egingo dute, 18:30etik 20:00etara luzatuko da eta herritar guztiei irekita dago.












