
Zingizango.com• Beste urte betez, eguraldia lagun, Biziolara doan bidearen bazterrak garbitu dituzte Egialde auzoko hainbat kidek. Usadio zaharrari eutsiz, festarako ez ezik, lanerako bat egin dute legazpiar horiek. Ez da, ez, sistema txarra auz...

Asteburuan herriko musikarien emanaldiez gozatzeko aukera egongo da Legazpin. Zapatuan, hilak 17, Alaitasuna errondailak GIzarte Zentroan kantatuko du, 20:00etan. Igandean, aldiz, Gabon kontzertua eskainiko dute hainbat taldek: Buztintegi Abesbatzak, S...


«Elkarlana» hitza behin baino gehiagotan erabili zuten, atzo, Lazkaon asteburuan antolatu dituzten ekimen guztien arteko zilborrestea lotzeko. Euskal Liburu eta Diskoen 23. Azoka izango da, batetik (%15eko deskontuarekin); jostailuen merkatu txikia, ...

Gabonetarako astebete geratzen den honetan, Lazkaoko abesbatzek kontzertuak antolatu dituzte, herrikideen aurrean urteko lanaren emaitza erakusteko. Gaur, bihar eta etzidamu kantaldi bana entzuteko aukera izango da. Denera lau abesbatzak parte hartuko ...

Urtero Lazkaon Eguberrietako ekitaldiak antolatzen dituen taldeak bilerak egingo ditu gaur, Lazkaoko apaiz etxean. Hamalau urtez beherakoentzat 18:00etan da, eta helduentzat 19:00etan. Eguberri eguneko jaiotza biziduna, urtarrilaren 5eko errege zamalka...

Lazkaoko Udalak 2012ko udal aurrekontuak eta ordenantza fiskala —udal tasak eta zergak zehazten dituen araudia— aurkeztuko du jendaurrean. Aurkezpena gaur izango da, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan.

Otamotz.com• 2010ean sortu zen, Baserritarra natura zaintzaile saria, Santa Lutzi feriaren testuinguruan. Sariak, Goimen elkarteak sustatu zituen, Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko udalek lagunduta. Sari honekin, Goierriko zenbait herritako baserritarrek ingurua zaintzeko eta mantentzeko egiten duten lana aitortu nahi da. Aurten bigarrenez errepikatuko da sari banaketa, eta Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko 54 baserritarrei emango zaie sari bana, larunbat honetan. Bi sari mota izango dira, bata 1.000 eurokoa, nekazal lanetik bizi diren baserriei zuzenduta, eta 300 eurokoa bestea, nekazaritzatik ez ezik, beste zenbait jardueretatik bizi diren baserrientzat. 18 dira lehenengoan sailatuak, eta 36 bigarrengoan. Jarraian, sarituko dituzten baserrien zerrenda: • Urretxu (8): Nekazaritza alorrean sarituak Donardegi, Agerre, Iturbe-beheko eta Beain / Askotarikoak sailean sarituak Zuloaga, Ipeñarrieta, Erratzu Goiko eta Larreaga. • Zumarraga (13): Nekazaritza alorrean Oraa goikoa, Aitza, Saltsamendi eta Sagaspe / Askotarikoak sailean Gurrutxaga Garakoa, Leturiondo, Aitzabaso, Olarte, Urruzti, Urruti, Landaburu, Gurrutxaga Azpikoa eta Agerre. • Legazpi (21): Nekazaritza alorrean Muntegi, Igaralde Goena, Urtatza, Makatza, Arizti-Goikoa, Egizabal eta Erraizabal / Askotarikoak atalean Agirrezabal, Biurrain, Aguirrezabal, Elortza, Zelanda bekoa, Egizear, Lakiola Haundi, Uerkalde, Astaola, Eguzkitza, Barrendiola, Telleri, Zabaleta eta Muru. • Ezkio Itsaso (8): Nekazaritza alorrean Garaion bekoa eta Hariztizabal / Askotarikoak atalean Pagoa, Urruti, Urkulegi, Zela, Igartza [...]

Bihar itxiko da Legazpin Gabon Irudien Marrazki Lehiaketan lanak aurkezteko epea. Herriko bi ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek har dezakete parte. 19:00ak arte eraman ahalko dira lanak bihar kultur etxera.

Dena prest dute merkatu txikirako, materiala kaxetan gordeta Iazko ikasturtean antolatu zuten lehenengoz Andramendi Ikastolako gurasoek merkatu txikia, eta orduan ekintzak izandako arrakasta kontuan izanda, eta «hondakinen prebentzioan eragiten jarraitzeko», aurten ere materiala bildu eta merkatu txikia egitea erabaki dute. Antolatzen duten hirugarrena izango da asteburu honetan egingo dutena. Merkatu txikiaren helburu nagusia, «herritarrak sentsibilizatzea» dela esan dute ikastolako gurasoek. Etxean erabiltzen ez diren gauzei eta gailuei bigarren erabilpen bat eman, eta ahalmen ekonomiko urria duten biztanleei behar dituztenak eskuratzeko aukera eskaini nahi diete. Andramenditik adierazi dutenez, «ez da ahaztu behar hondakinak ez sortzea dela lehenengo neurria, eta horretarako oso eraginkorrak dira bigarren eskuko azokak». Bihar, 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita merkatu txikia Loinazko San Martin plaza azpian, eta larunbatean eta igandean 11:00etatik 21:00etara. Denetariko produktuak Kontsumo arduratsua ahalbidetzeko, hondakinen sortze-prebentzioa sustatzeko, berrerabilpena bultzatzeko eta baliabideei probetxua ateratzeko, denetariko produktuak prezio onean eskuratzeko aukera egongo da azokan. Azken asteetan egin duten material bilketaren ondoren, jostailuak, jokoak, jolasak, arropa, oinetakoak, liburuak, diskoak, etxe-tresnak, altzariak… jarrriko dituzte herritarren eskura. Gabonak ate-joka daudela aprobetxatuz antolatu dute aurten ere azoka, «gaur egungo kontsumismo mundu honetan, kontsumo arduratsurako espazio bat bultzatzeko». Gabonetan ematen den kontsumo igoera horri erantzun bat emateko egin dute bi urte hauetan [...]

Elkartasunari eskainitako programak astebete gehiago izango du, Lazkaon. Aste honetan San Benito ikastolan garatu badute, gaurtik datorren ostegunera arte Rwanda Elkartearen ekimenak ekarriko du luzapena. Zazpi egunean, Afrikari buruzko gunea edukiko dute Lazkaoko kultur etxeko erakusketa-aretoan. Hamahirugarren urtea du Rwanda elkarteak Hirugarren mundua ezagutzen jardunaldiak atondu dituena. Giharako (Ruanda) komunitatearekin orain bi hamarkada sortutako harremanari eutsi, eta hango garapen proiektuetarako laguntza biltzea du helburu ekimenak, beste behin. Bi ardatz nagusi finkatu dituzte jardunaldirako. Batetik, argazki erakusketa baten bidez Afrikako errealitate batzuk erakutsiko dituzte, «gure artean sentsibilizazio lan bat egin nahian». Emakumeari jarri diote aurten arreta, Afrika, emakumearen islada argazki bildumaren bidez. «Afrikako errealitatean oinarritutako argazkiek osatzen dute, batez ere emakumearen irudiek azaltzen dute bertako eta beraien egoera», dio Rwanda elkarteko Jokin Izagirrek. Gaur 17:00etan zabalduko dute erakusketa aretoa. Abenduaren 22ra arte egongo da irekita. Produktuak salgai Gihararako laguntza biltze aldera, bigarren lan-ildoa bidezko merkataritzako produktuen salmenta da. Bereziki ekoizleari garrantzia ematen dion moldea da bidezko merkataritza, bitartekarien hozkadatik ihes egin eta etekinak langileei iritsarazi nahian. Afrikan eta Latinoamerikan ekoitzitako jakiak erosteko modua izango da: kafea, txokolatea, pastak, tea, turroia… Artisautza lanak ere egongo dira mahaietan: irudiak, pitxiak, xaboiak, kaxak… Kultur etxean ez ezik, Euskal Liburu eta Diskoen 23. Azokan ere [...]