Aitor Sarriegik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Aitor Sarriegik irabazi du G Puntua txapelketa. Orain munitu gutxi amaitu da txapelketa, eta Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoan aritu ondoren, beasaindarrak jantzi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela. Azken agurra abestuta, Goierrin bert...
Aitor Sarriegik irabazi du G Puntua txapelketa. Orain munitu gutxi amaitu da txapelketa, eta Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoan aritu ondoren, beasaindarrak jantzi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela. Azken agurra abestuta, Goierrin bertsolaritzak duen indarra azpimarratu du Sarriegik, eta eskerrak eman dizkio Mikel Mendizabali, urte askotan zehar, Goierrin egin duen lanagatik. Sarriegik, bere irakaslea izan du ahotan agurrean, eta hari eskaini dio txapela:
Beasaindik Ordizira
Ordizitik Beasaina
Ataundik ere heltzen zen
Autobuskada bikaina
Barrena zaharra zeukan
Historiaren usaina
Ta zu Mikel Mendizábal
Artaldearen artzaina.
Urtea asko pasa dira
Sasoi artatik oraina
Goierrik eta bertsoak
Asko zor dizute baina
Iñork zor al dizu zure
Ikasle ginenok aña
Besterik ez daukat eta
Har zazu nere ordaina
Sarriegik 1.051 puntu lortu ditu, eta Gaztelumendik 1.045. Iñaki Apalategi laugarren geratu da. Hona sailkapena:
1. Aitor Sarriegi …. 1.051 puntu
2. Beñat Gaztelumendi …. 1.045 puntu
3. Alaia Martin …. 594 puntu
4. Iñaki Apalategi …. 590 puntu
5. Agin Rezola …. 588,5 puntu
6. Jexux Mari Irazu …. 578 puntu
7. Jon Martin …. 577 puntu
8. Unai Agirre …. 572 puntu













