2011/12/19

Herri batzarra egingo dute bihar Seguran, Udalak deituta

Udalak deituta herri batzarra egingo dute bihar, abenduak 20,  19:00etatik aurrera, Segurako kultur etxean. Bileran udalaren egoera ekonomikoa, 2012rako tasak eta zergak eta frontoia eta hilerria izango dituzte hizpide. Errebote aldizkari berriaren au...

Estitxu Imaz

Silo bolak jasoko dituzte bihar

Bihar silo bolak jasoko dituzte Legazpin. Gaur utzi beharko dira, betiko lekuetan: Brinkolako zerrategian eta Hegialden tiro zelaian.

Goierriko Hitza

Agenda 21eko Foroak bilera egingo du bihar, Idiazabalen

Agenda 21eko Foroak batzarra egingo du bihar abenduak 20,  udaletxeko areto nagusian, 18:30ean. 2012an egin nahi dituzten ekintzekin zerrenda osatu dute Udalean, eta bileran zerrenda hori aurkezteaz gain, osatu egin nahi dute jendearen ekarpenekin. Ge...

Estitxu Imaz

Mendiko federatu txartela atera ahalko da gaur eta bihar, Idiazabalen

  Gaur eta bihar, mendiko federatu txartela ateratzeko aukera izango da Idiazabalgo Bikario etxean, 19:30etik 20:30era bitartean. Bertan egongo dira Kirol Elkarteko Mendi Saileko kideak, eta txartela tramitatzeaz gain edozein zalantza ere argituko dute.

Estitxu Imaz

Oripaviren hitzaldia bihar

Oripavi elkarteak hezitzaileei zuzendutako programako saio berri bat egingo du bihar. Kasu errealen gainbegiratzea izena eman diote eta 18:00etan hasiko dute, Legazpiko kultur etxean.

Goierriko Hitza

Gabonetako kontzertuei hasiera eman zaie asteburuan

Irimo Azpi abesbatzak, Zumarragako Musika Bandak eta Goiargik konzertuak eskaini zituzten larunbatean eta igandean; hunkigarriena Antzinako Ama txistulari taldeak Esteban Barrenarn omenez...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gabonetako krisma eta idazlan onenak saritu zituzten ostiralean

Urretxu eta Zumarragako gaztetxoek aurten ere gogotik egin dute lan; izan ere, krisma eta idazlan guztiak batuta ia mila lan jaso...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Euro baten truke ardoa eta pintxoa aukeran, Idiazabalen

Ostegunero bezala, abenduaren 22an euro baten truke ondutako ardoa edateko eta pintxoa jateko aukera izango da arratsaldeko seietatik gaueko bderatzietara bitartean, Idiazabalgo tabernetan: Xumen, Batzokian, Xaloan, Odein eta Pilarrenean.

Estitxu Imaz

Olentzeroren errondak 24ean legazpin

Abenduaren 24an olentzeroren kantu errondak egingo dituzte Legazpin. Herriko eskoletako haurren kantu-jira 11:00etan abiatuko da Laubidetik. Arratsaldean, berriz, Olentzero herrikoiak 17:00etan elkartuko dira, Goierri tabernaren parean (Urtatza auzoan)...

Goierriko Hitza

Taila ikastaroan izena emateko aukera ireki dute Legazpin

Gaur ireki dute Legazpin Txirbil elkarteak antolatu duen egur taila ikastaroan izena emateko epea. Urtarrilaren 9an hasiko dute tailerraeta hilaren 5era arte egongo da irekita izena emateko aukera. Kultur etxera joan beharra dago horretarako. Ikastarok...

Goierriko Hitza

Olentzerok Urretxuko liburutegira bisita egin zuen ostiralean

Haurren eskutitzak jaso zituen ostiralean, ondoren opariak banatzeko; larubatean, Gabon gauean bi herrietako kaleetan izango da ikastetxeetako taldeek kantuan lagunduta.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Elkartasun dendak ostiral honetan itxiko ditu ateak

Azaroa amaiera aldera ireki zuten denda Zumarragako Misio Taldeak eta Jasokundearen parrokiako katekistek; lortutako dirua Haitira bidaliko da ongizate proiektuetara bideratzeko.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa