Domina banaketarekin azken bilkura Lazkaon

Lazkaoko Udalbatzak herenegun agurtu zuen legealdia, azkeneko udalbatzarra eginda. Aurreko akta onartzera ematea beste gairik ez zegoen zerrendan, izan ere, azkeneko osoko bilkuraren arrazoia zinegotzi kargua utziko dutenei oroigarria ematea baitzen. P...

Aimar Maiz

Lazkaotxiki eskolak kurtso bukaerako saio bana egingo ditu hiru herritan

Lazkaotxiki Musika Eskolak ikasturte atzenean egin ohi duenez, klaseak ematen dituen herri bakoitzean kontzertu bana antolatu du. Ataunen asteazkenean da, hilak 15, 18:30ean antzokian. Ikaztegietan ekainaren 16an 18:00etan; eta Lazkaon, azkenik, ekaina...

Aimar Maiz

Larraizko topaketari buruz bilera dago asteartean Lazkaon

Nazioen Munduak uztailaren 2rako topaketa antolatu du Larraitzen, iaz bezala autodeterminazio eskubidearen alde agerraldia egiteko. Pertsona multzo handiak bildu eta zelaian mosaikoa osatu nahi dute, irudiak eta mezuak sortzeko. Ekitaldia prestatzeko L...

Aimar Maiz

Alotzara ibilaldia egin ahalko da igandean Lizarrustiko Parketxearekin

Lizarrusti Parketxeak ekaineko igandeetarako antolatu dituen ekitaldien artean, jai honetan Alotzara mendi ibilaldia izango da. Ibiltariak 08:00etan abiatuko dira Lizarrusti gainetik, eta itzulera 13:30erako aurreikusi dute. Bost ordu eta erdiko txango...

Aimar Maiz

Lazkaon iaz erre zen Fideletxeren laguntzarako 17.939 euro bildu dira guztira

Lazkaon urriaren 23an gas isuri baten ondorioz erre zen Fideletxeko bizilagunentzat denera 17.939,31 euro bildu dira. Ekimen eta ekitaldi ugari egin dira elkartasunez orduz geroztik, herriko elkarte, erakunde eta norbanako ugariren ekarpenarekin. Heren...

Aimar Maiz

Markel Olano: “Ideiak eta proiektuak proposatuz lanari ekin behar zaio”

EAJ alderdiak hauteskundeetara begirko ekitaldi bat burutu du gaur goizean Legazpin. Bertan esan dutenez, “sozialistak hankaz gora jartzen ari dira urtetan abertzaleok eraiki dugun herri eredua”. Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJko hautagaia den Markel Olanok “positibotzat” jo du Auzitegi Konstituzionalak Bilduk datorren maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartzearen alde hartu duen erabakia. “Espero dut herri honetan demokraziaren aurka egin diren erasoen garaia gainditu izana eta aukera politiko guztiak gure herriaren aldeko eztabaida eraikitzailera zabaltzea. Albiste ona da eta orain lana egitea dagokigu, ideia eta proiektuekin, Gipuzkoa eraikitzen jarraitzeko” esan du Olanok. Legazpiko udalerako EAJko hautagaia den Javier Iraetarekin batera egin du gaur kanpaina ekitaldia. Hautagaiak esan duenez, “gaurko eguna egun handia da gure herriaren bake eta normalizaziora bidean. Lehen mehatxupean edo legez kanpo zauden pertsonak bozka eman ahal izango dute datorren maiatzaren 22an eta horrek posible egingo digu benetako eztabaida egitea, hau da, gizarteak berak izatea paper nagusia eta ez politikoek”. Aldi berean, “gure herri eta hirietako bizi kalitatea hobetzeko bakoitzak dituzten ekarpen eta proiektu inguruan” eztabaidatu nahi luketela azaldu du. Olanok adierazi duenez, “ibil gaitezen argi PSE-EEk eta PPk abertzaletasuna erakundeetatik kanporatzeko helburua zutik dutelako”. “Behin” egin zutela gogoratu du eta “gainontzeko erakundeetara zabaltzea ekidin” behar dela ere esan du, [...]

Legazpiko Hitza

Astelehenean aparteko eta presazko osoko bilkura egingo dute Ordizian

Datorren astelehenean, hilak 9, aparteko eta presazko osoko bilkura egingo du Ordiziako Udalbatzak, 08:00etan. Maiatzaren 22ko Udal eta foru hauteskundeetarako hautes-mahaikideen ordezkoak aukeratzea izango eguneko aztergai bakarra, aurreko bilkuran eg...

Ordiziako Hitza

«‘Ileorde solidarioa’ ekimenaren berezitasuna ikuspuntua da»

Estibalitz Ruano Matxain. Ile apaintzailea Ordiziako E.R. Matxain ile apaindegiak ‘Ileorde solidarioa’ ekimena jarri du martxan; hortik eratorritako bezero berriekin sortutako diruaren zati bat minbiziari aurre egiteko erabiliko du. Badajozko (Espainia) Niobe&Lia ile apaindegiak abian jarritako ekimenaren ideia hartu, eta bere horretan jarri du martxan Estibalitz Ruano Matxain ile apaintzaileak (Ordizia, 1974). Minbizia dutenei zerbitzua eskaintzeaz gain, minbiziaren aurkako elkarteei dirua bideratzea du helburu. Nolatan erabaki duzu horrelako ekimen bat hastea? Lehen ere ibili izan naiz minbizia duten pertsonekin lanean, eta nire kontura bilatu izan ditut ileordeak, baina beti izan dut gogoa bestelako zerbait egiteko. Hala ere, hotza ere iruditu izan zait funtzionatzeko modu hori. Merkataritza aldetik ematen du minbizia duten pertsona horietaz aprobetxatu nahia dagoela, baina nik laguntza aldetik bideratu dut. Zein izaten da ileorde bat aukeratu behar duen pertsonak egin behar izaten dituen urratsak? Gaixo dauden pertsonek eta haien ingurukoek ikusten badute ileorde baten beharra izango dutela, ile apaindegira etortzen dira, eta hor hasten da prozesua. Ilea nolakoa duen ikusten dugu, eta katalogo baten edo erakusgarri baten bitartez ileordea aukeratzen. Ileorde egokiena aukeratutakoan, pertsonaren orrazkera motara egokitzen dugu. Nork zer-nola moztuta erabili izan duen, eta zer koloretan, horren oso antzekoa izaten da. Eta ilea erortzen hasten zaionean ilea [...]

Ordiziako Hitza

Baratza kendu dietela salatzeko, landatuta zituztenak udaletxera eraman dituzte ikastolakoek

Beasaingo Ikastolak baratza ekologikoaren proiektua garatu du azken hilabeteetan ikastetxe aurreko lorategian. Hainbat barazki eta fruta landare landatu zituzten, eta lorategia hesi baten babestu. Udaletxetik baratza aurrean jarrita zuten hesia kentze...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa