Azaroaren 25a iruditan

Iparragirre sariak gaur banatuko dituzte

Guztira 276 lan jaso dituzte, eta narratibako eta poesiako lan gehienak gaztelerakoak izan dira, 229.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Emaneurre’ peñak kirolarien arteko mahai-ingurua eta irteera antolatu ditu

Emaneurre peña realzaleak asteburu kulturala antolatu du hilaren 25 eta 26rako. Kirolarien mahai-ingurua, mendi irteera eta bazkaria egingo dituzte. Ekitaldi horiekin, «bazkide ez diren herritar guztiengana hurbildu» nahi dute, taldekideek azaldu du...

Arkaitz Apalategi

Gema Hernandez Rivas Vaciamadrideko duatloian garaile

30-34 urte arteko mailan garaipena lortu zuen Hernandezek eta Muruak 79. egin zuen. Lortutako emaitzei esker Sorian egingo den Espainiako Txapelketan...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

DJ Zigorrek hitzaldia eta saio praktikoa egingo ditu gaur gaztetxean

Zigor Lanpre DJak hitzaldia eta saio praktikoa egingo ditu gaur, Ordiziako Gaztetxean. Musika mahaia nola erabili erakutsiko du eta entzuleek ere parte hartu eta nahasketak egiteko aukera izango dute. Saioa arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta irekia iz...

Ordiziako Hitza

Hitzaldia eta zine foruma egingo dituzte gaur

Hitzaldia Eire tabernan izango da eta xakearekin izango du zerikusia. Zine Forumean ''Una palabra tuya'' filma ikusteko aukera izango da Eraldatzen...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Herria txukundu eta hainbat zerbitzu osatzeko 30 langile kontratatu ditu udalak

Ordiziako Udalak joan den abenduan onartutako krisiaren aurkako planaren barruan, 30 langabe kontratatu ditu, sei hilabeterako.  Langabeziari aurre egiteko neurri gisa onartu dute plangintza eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Euskadi+ programaren bitartez finantzatuko dute. Besteak beste, udalaren komunikazioa hobetzeko, udal artxiboa eta espedienteak digitalizatzeko edota merkataritza eta aisialdi programak gauzatzeko erabiliko dute programa hori. Lan postu horiek, jarduera ezberdinetan definitutako hamalau proiektutan banatu dituzte. Sei hilabeteko kontratuak direnez, momentuko beharraren arabera, epe horretan hasi eta bukatuko diren langintzetara bideratu dituzte proiektuak. Udal gobernuak, herriari txukundu bat eman eta beste hainbat behar betetzeko aprobetxatu nahi du plagintza hori. Hala, aurreneko lanetako bat, Ordizia Txukun izeneko kanpaina izango da. Lau langile, Ordiziako alde zaharraren garbiketa sakona egiteaz eta hiri altzariak konpontzeaz arduratuko dira. Baina herriguneaz gain, parkeak ere berreskuratu nahi dituzte. Horretarako kontratatutako teknikarien helburua, berdeguneak eta aisialdi guneak berreskuratu, indarberritu eta birsortzea izango da; tartean, Oianguren parkea. Ingurumenarekin eta bizikidetzarekin lotuta, beste 5 teknikari kalean eta parke publikoetan ibiliko dira, oinarrizko bizikidetza arauak errespetatzen direla zaindu eta herritarren artean gizalegezko jokabideak bultzatzeko. Aisialdia eta kirola Hamalau programa horietako bat, «aisialdi eta jolaserako espazioen dinamizazioa» bultzatzeko erabiliko dute. Ekintza dinamizatzaile bat kontratatu dute eta bere lanetako bat, Oianguren parkerako kirol jarduera [...]

Arkaitz Apalategi

Hiru hamarkadaren ondoren, itxi egingo dute K-2 denda

Hiru hamarkada daramatzate Karmele Kortaberriak eta Jabier Jauregik K-2 dendaren ardurapean. Mendiarekin eta eskiarekin lotuta, Goierrin ireki zen lehen denda da eta, egun gutxi barru, 29 urteko ibilbideari amaiera emango diote: “Orain arteko gu...

Eskeine Legorburu

CAFek Eusko Treni 900 Serieko lehenengo tren unitatea eman dio gaur Beasainen

CAF enpresak Eusko Treni 900 Serieko lehenengo tren unitatea eman dio gaur goizean Beasainen, CAFeko enpresan. Bertan ziren besteak beste, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua, Javier Cruz Eusko Treneko ordez...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa