Legorretan Euskara Plana hausnarketa fasean

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Legorretan txertatzeko helburuarekin, eta elkarrizketa eta datu bilketa lanak bukatuta, hausnarketa bilerei ekingo zaie orain. Lau bilera deitu ditu udalak, lehenengoa bihar, 19:00etatik 21:00etara, udaletxean. Hurre...

Aimar Maiz

Bi ikastarotan lekua bada oraindik Lazkaon

Lazkaoko Udalak antolatu duen ikastaro eskaintzaren barruan bi gaitan izena emateko aukera badago oraindik. Argazkigintza digitaleko gutxieneko taldea oraindik ez da osatu. Yoga ikastaroan ere has liteke; astearte arratsaldeetan dira saioak, Orobionen....

Aimar Maiz

Martin Garcia: «Herrigunea erabat txikia eta itsusia zen 1862an»

    Beasaingo Paperak bildumaren 19. liburukia arratsaldean aurkeztuko dute Igartza jauregian. Aurtengo lana egiteko zazpi urte behar izan dituzte Martin Garcia eta Igor Garcia aita-semeek. Bilduman 1862an trena Beasaina iritsi zenean herria nolakoa zen jaso dute, trenbidearen bi aldetan zeuden eraikinen inguruko informazioa emanez. Martin Garciak (Beasain, 1944) esan duenez, «herriaren orduko erradiografia bat» egin dute. Nola aldatu zen Beasain trena iritsi zenean? Asko aldatu zen, kanpotik jende asko etorri zelako. Hori izan zen Beasainek industrializazioagatik ordaindu behar izan zuen bidesaria, jende berria etortzeak hizkuntzan eta ohituretan eragin handia izan baitzuen. Geltokia eraikitzeko lanak egiteko 300 langile etorri ziren, eta garai hartan jende asko zen hori, batez ere kontuan hartzen badugu herrigunean, 1862an, 34 etxebizitza eta 330 biztanle zeudela. Gainerako biztanleak herrian zehar oso sakabanatuta zeuden baserrietan bizi ziren. Trenbidea oinarri hartuta, 1862an Beasain nolakoa zen kontatu duzue liburuan, herria zazpi sektoretan banatuta. Zergatik banaketa hori? Herria lurrez oso handia zen orduan, eta gune edo sektore ezberdinez osatuta zegoen: Antzizar-Ubilotz, Igartza, Geltokia, Herrigunea, Ugartemendi-Senpere eta Lantegi Handia-Lazkaibar. Gune batetik bestera gainera hutsune handiak zeuden. Gainera, kontuan hartu behar da 1862an Arriaran, Gudugarreta eta Astigarreta ez zirela Beasain. Herriguneaz gain, Aratz-Matxinbenta, Garin eta Igartza zeuden, nahiz eta azken hau errepublika [...]

Eskeine Legorburu

17 tabernak parte hartuko dute Zumarragako III. Pintxo lehiaketan

Buzkantza lehiaketaren harian egingo dute, azaroaren 4an eta 5ean; pintxoen osagai nagusia buzkantza izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Iker Dorronsoro beasaindar margolariak irabazi du Legorretako lehiaketa

Larunbat iluntzean banatu zituzten Legorretan IV. Pintura Lehiaketako sariak, kultur astearen barruko egitarauan. Hogei bat margolan aurkeztu dituzte aurtengo deialdira, gehien-gehienak Goierriko margolariek eginak. Adituek eta margogintzako profesiona...

Aimar Maiz

Landareen eta loreen mundu magikoaz

Euskal Herrian sendabelarrak erabiltzeko ohitura antzinatik dator. Guztiz logikoa da horrela izatea, gure arbasoek elikatzeko eta sendatzeko inguruko landareak soilik baitzituzten. Azken mendean ohiturak izugarri aldatu dira, baina gutxi batzuei esker jakituria aitzindari horrek galdu gabe jarraitzen du. Garai batean landareek erabilera asko zituzten, eta gure arbasoei, herbologoei eta etnobotanikoei esker dugu horien berri. Maialen Sarasola ordiziar adituak Zerainen Sendabelarrak eta jateko diren belarrak lelopean emandako hitzaldian aipatu zuenez, azken urteotan badirudi galtzear zegoen jakintza berreskuratzeko gogoa piztu egin dela. «Horregatik, oso garrantzitsua da landareak ezagutzea, eta horien erabilpenak gizartean hedatzea». Landareek kulturan duten garrantzia eta funtzioa ikertzen duen zientzia etnobotanika da .   Sarasolaren hitzetan «landare horien balio kulturala oinarrizkoa da, mendeetan zehar izan duten garrantziak ziurtatzen baitigu euren erabilera aintzat hartzeko modukoa dela». Ezagutza «beharrezkoa» Landareekin jarduteko «ezinbestekoa» da onak eta txarrak edo pozoitsuak direnak bereiztea. Behin hori ikasi eta gero, esan sendabelarrek erabilera asko dituztela. Infusio moduan, egosita (zurtoin, azal edo adaxkak) edo jarabean hartu litezke. Enplastuak, ukenduak, krema hidratatzaileak, tinturak, olioak edota xaboiak ere egin litezke eurekin. Jateko ere badira, noski. Azken aldian goi mailako sukaldarien plateretan ikusi ditzakegu loreak eta landareak. Sarasolaren hitzetan «platerrari itxura polita emateaz gain, aberasgarriak edo aromatikoak ere badira». Dena den, bere [...]

Estitxu Imaz

Maria Luisa Moreak irabazi du Zaldibiako mondeju lehiaketa, seigarren aldiz

Zaldibian atzo ospatu zen Ardiki Egunean, Maria Luisa Morea amezketarrak irabazi zuen, seigarren aldiz, mondeju lehiaketa. Hogei parte-hartzailek aurkeztu zituzten mondeju zuri sortak. Zaldibian bizi den Moreak iaz ere jantzi zuen txapela, baita 2000n ...

Aimar Maiz

Ikasturte berriari ekingo dio gaur euskarazko irakurle taldeak

Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazlearen Hiru Mariak eleberria izango da landuko duten liburua; 19:00etan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

“Meitaiak dena aldatu zuen gure bizitzan”

Ataungo Ander Gorostitzuk eta Gloria Urkolak meitaimaitie.com enpresa sortu dute ume eramaleak eta beste hainbat produktu gizarteratu eta saltzeko: Duela lau urte jaio zen Peru, Gloria Urkolaren eta Ander Gorostitzuren semea. Zesarea bidez jaio zen eta bularrik ez zuen hartu Peruk. Atxikimendu arazoren bat edo beste izan zuten semearekin eta meitai ume eramalearekin topo egin zuten. Bizitza aldatu zitzaion Gorostitzu-Urkola familiari. Meitaiarekin batera, umearen hazkuntza era batekin egin zuten topo. “Nahiz eta hazieran oztopo asko izan genituen, gure seme Peru hazteko modu propioa izan dugu: atxikimenduan oinarritua, maitasunaz, kontaktuarekin, begiradaz eta ilusio askoreki Ataungo bikoteak, beraiek bizitako esperientzia eta beraiek semearen hazkuntzan erabilitako bitartekoak gizarteratu nahi dituzte. Meitaimaitie.com webgunea sortu dute horretarako. Interneteko denda da. “Denda honetan aurkituko duzuen guztia Peruren hazieran erabili ditugun gauzak dira, asko lagundu digutenak bide hau egiten, gustuko ditugunak eta konbentzitu gaituztenak”. Batez ere, ume eramaleak eta oihalezko pardelak saltzen badituzte ere, beste osagai batzuk ere saltzen dituzte: biberoiak, jostailuak, emakumezkoarentzat hilerokoarentzat osagaiak… Dena den, Internet bidezko denda baino askoz ere gehiago da Meitaimaitie.com, hazkuntza mota baten erakusleiho izan nahi baitu. Euskal Herriko hainbat herritan, tailerrak ere ematen ditu bikoteak. Ikastaroak “Guretzat, gure lana eta produktuak zabaltzeko modurik onena, tailerrak dira. Dohainik izaten dira tailerrak”. [...]

Goiberri

Majori kiroldegiari buruzko herri batzarra egingo dute ostegunean

Azken hilabeteetan Majori kiroldegian izan dira gorabeheren harira, Ordiziako Udalak herri batzarra antolatu du ostegunerako, hilak 20. Kiroldegiaren erabiltzaile zein herritarrei batzarrera joateko deia egin die udalak, izan ditzaketen zalantzan argit...

Ordiziako Hitza

Gurasoentzako ate irekien eguna egingo dute bihar Gazte Txokoan

Bihar arratsaldean ate irekien eguna egingo dute Legazpiko nerabe Zerbitzuan. Gurasoei zuzenduta egongo da eta bertan, zerbitzuko hezitzaileek eta udaletxeko arduradunek zerbitzuaren nondik norakoak azalduko dituzte. 18:30ean elkartuko dira. Honekin ba...

Legazpiko Hitza

‘Hitzontzi’ lehiaketa berria egingo dute ‘Itaka’ irratsaioaren barruan

Ikasturte berriarekin batera, lehiaketa berria jarri dute martxan Itaka literatur saioan Ekaitz eta Irati Goikoetxeak. Hitzontzi jarri diote lehiaketari izena, Irati Goikoetxearen arabera, hitzen ontzia betetzea baitute helburu, «lehiaketa aitzakiatzat hartu eta entzulea hitzontzi bihurtzea». Euskaraz euskararekin egin nahi dute jolas, eta horretarako astero-astero ariketa berri bat proposatuko diete irrati entzuleei eta jolastu nahi duten guztiei. Ariketa bakoitzari erantzuteko astebeteko tartea izango dute lehiakideek, eta ariketaren erantzunak itakasegura@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte. Halaber, saioan bertan tartetxo bat utziko dute, erantzuna telefonoz eman nahi dutenentzat. Asteroko ariketa zuzen egiten dutenen izenak hilabete bukaerako zozketan sartuko dituzte, eta irabazleak otar bat eskuratuko du. Otarrean Aikur etxeko bi ezti pote, Bengoetxe baserriko bi txakolin botila, J.Aranburu elkartekoen gazta, Pirritxen, Porrotxen eta Marimototsen kamiseta bat, eta hilabete horretan irratian izan dituzten musikarien eta idazleen liburu eta disko bana etxeratuko dituzte. Lehen zozketa azaroan Urriaren 15ean jarri zuten martxan lehiaketa. Lehenengo zozketa azaroaren bukaeran egingo dute urriko bi asteotan eta azaroan zuzen erantzungo duten izenen artean. Astero ariketa ezberdina proposatuko dute. Hauxe larunbata bitartean buruari eragiteko ariketa: a, e, i, o eta u bost bokal ezberdinak dituzten hitzen bila dabiltza. Erakusleiho hitza jarri dute adibidetzat anai-arrebek. Astero-astero proposatuko duten ariketaren berri larunbat goizetan 10:00 etan [...]

Estitxu Imaz

Fermin Lopetegik Done Jakue bidearen inguruko erakusketa inauguratu du

Zumarragarrak 12 aldiz egin du bidea 2004tik gaur arte; erakusketa Zelai Arizti kultur etxean egongo da ikusgai datorren urriaren 30era arte....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa