Amezti Mendi Elkartekoak Aralarrera eta Errioxara joango dira irailean

Zegamako Amezti Mendi Elkarteak bi irteera antolatu ditu irailerako. Igande honetan, hilaren 11n, eta irailaren 18an. Igande honetan etxetik gertu ibiliko dira Zegamako mendizaleak. Lizarrustiko gainetik abiatu, Altzolatik pasatu eta Larraitzen amaitu...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Legazpi jai girora itzuliko da asteburuan Agorreko Santikutzekin

Asteburu honetan Agorreko Santikutz festak ospatuko dituzte Legazpin. Ostiral goizean hasiko dituzte ekintzak, eta igandean amaitu, Lakiolako erromeriarekin. Festek urteroko egitura aurkeztuko dute, baina edukietan berrituta. Hala, garai bateko jolasekin hasiko dituzte jaiak ostiral goizean. 20 jolas eskainiko dituzte aukeran, zirko jolasekin eta jolas erraldoiekin. Adin guztietarako jolasak direla esan dute antolatzaileek. Festen lehen egunak aukera gehiago eskainiko ditu, ordea. Ormazarreta zalditegiko arduradunek zaldi erakustaldia eskainiko dute eguerdian, eta animalia erakustaldiekin jarraituz, idi proben bi saio ere egingo dituzte egun honetan. Sei idi pare ariko dira lehian, Haztegiko jolastokian. Arratsaldean eta gauean egingo dituzte tiraldiak. Kanturako parada ere izango da lehen egunean. Bertso Olariek bertso saioa antolatu dute Arkaitz Estiballesekin eta Iker Zubeldiarekin. Saio hau apirilerako prestatu zuten, baina izena jende gutxik eman zuela eta, atzeratu egin zuten. Kantu Afaria ere etzi egingo da, Euskal Herria plazan. Doinua musika eskolak prestatuko du, eta aurten kantu liburuxkak bai, baina ogitartekoak ez dituzte salduko. Hauek inguruetako tabernetan eskuratu ahalko dira. Kontzertua eta erromeria Larunbatak ere ohiko festak eskainiko ditu. Txikienentzako ekintza ugari egingo dira egun honetan, hala nola motor txikien lasterketa edota kirol jolasak. 19:30ean Santikutz abesbatzak antolatu duen kontzertua izango da. Ahotsa eta pianoa izena eman diote eta bertan Mayca Teba [...]

Legazpiko Hitza

Sukaldaritza osasungarria ikasgai irailaren bukaeran

D’elikatuz Gastronomia eta Elikadura Zentroak sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroa antolatu du irailaren bukaerarako. Gipuzkoako lau sukaldaritza eskoletan emango dituzte ikastaroak: Zarauzko Aialan irailaren 9tik 22ra (15:30-18:00); Donosti...

Ordiziako Hitza

Hirurehun pertsonek kantuz bete zituzten Urretxu eta Zumarraga igandean

Iparragirreren heriotzaren 130. urteurrenean, Urretxuko bardoa omentzea, eta Euskal Herriko kantu taldeen arteko harremanak sendotzea ziren, ZU kantarik antolatutako ekimenaren helburuak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aurten ez da Antiora igoerarik egingo

Ekimena ez antolatzearen arrazoia ekonomikoa baino, antolakuntzaren aldekoa dela esan du Mikel Serrano alkateak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urretxuko festak

KOADRILEN EGUNA 11:00-14:00. Haur eta gaztetxoen gunean, Domingo de Mendiaratz plazan, haurrentzako parkea. 12:00. Domingo de Mendiaratz plazatik abiatuta, moto eta patinete lasterketa eroa. Izen-ematea plazan bertan, 11:30tik aurrera.  12:00. Zezentx...

Goierriko Hitza

Ikasturte hasiera Legazpin

Legazpiko Domingo Agirre ikastetxean eta Olazabal institutoan bihar hasiko dute ikasturte berria. Aurkezpenak egingo dituzte bihar, Domingo Agirren 10:00etan eta Olazabal institutoan, Lehen mailakoek 10:00etan eta Bigarren, hirugarren eta laugarren mai...

Legazpiko Hitza

Jauregiren oroitarriaren aurkako erasoa errefusatu du Legorretako Udalak

Juan Mari Jauregi legorretarraren omenez Burnikurutzetan dagoen oroitarraren kontra erasoa izan dela jakin ondoren, Legorretako Udaleko gobernutaldeak (Bildukoa) errefusatu egin du gertaera. Halako erasoen jatorria «bat ala beste izan», indarkeriazko ekintzak errefusatzen dituela azaldu du, ohar batean. «Indarkeriazko gertakariak gerta ez daitezen lan egingo dugula hitz eman genien herritarrei, eta halaxe ari gara udal gobernuaren ardura dugunetik. Ez dugu halakorik nahi Gipuzkoan, ez eta beste inon ere». Jauregiren omenezko oroitarria aurreko astean kaltetu zuten, duela zortzi urte kokatu zutenetik laugarren aldiz. Atzo jakinarazi zuen Herrizaingo Sailak. Gipuzkoako Foru Aldundia ere erasoaren aurka azaldu da. Biktima guztiei aitortza Legorretako udal gobernu taldeak, lau puntuko oharraren barruan, azken hamarkadetan indarkeriak eragin dituen «biktima guztiei aitortza eta erreparazioa» dagokiela gaineratu du. «Herritarren adiskidetzeak berebiziko garrantzia izango du gatazka politikoa eta indarkeria mota oro gainditzeko bidean», dio Udalak. Bakearen eta demokraziaren aldeko konpromisoa berretsi du Bilduk, indarkeria bukatzeko lanean eragile denei deia egin die. OHARRA (osorik) Juan Mari Jauregi Gipuzkoako Gobernadore zibila zenaren omenez Burnikurutzeta mendian dagoen monolitoari egindako erasoaren harira: Legorretako udal gobernu taldeak erasoa errefusatu egiten du. Jatorria bat ala beste izan indarkeriazko ekintzak errefusatzen ditu. Indarkeriazko gertakariak gerta ez daitezen lan egingo dugula hitz eman genien herritarrei eta halaxe ari gara [...]

Aimar Maiz

Goierri-Tolosaldea baturak ekin dio udako turismo denboraldiari

Turismoaren alorrak hasi du udako denboraldia Goierri behean eta Tolosaldean. Bi bailarek eskaintza turistiko bateratuta aurkeztu dute, hirugarren urtez Euskadiko bihotza markarekin. Gida berritua argitaratu dute, bisitarientzat informazio baliagarriarekin: ikustekoak, museoak eta interpretazio zentroak, gastronomia eta ostatu eskaintza, natura eremuko baliabideak, gai historikoak eta agenda ditu. «Uda Euskadiko bihotzean hasten da aurten», esanez aurkeztu dute uda-aroa Goiturreko Niko Osinaldek eta Tolosaldea Garatzeneko Olatz Ilarregik. Kontzeptu mailan, turismo sektorean gertatu diren aldaketak txertatu dituzte, playground filosofia edota esperientzien bizipena, adibidez. Destino geografiko turistiko batean egin daitezkeen gauzak osotasunean saltzea da playground-a, bat eta izen berarekin. Horrez gain, ikustetik egitera birmoldatu da turismoaren betebeharra bisitariarekiko. «Orain turista ez dator leku bat ikustera, baizik zerbait egitera, esperientziak bizitzera. Datozen urteetan hortik joko du turismoko arloak». Goierri-Tolosaldea «bost izarreko» destino turistikoa da; «harro esan dezakegu, ametsa zena errealitate bihurtzen hasi da eta». Bost osagairen gainean eraikia dago: gastronomia, natura, kultura, kalitatea eta lasaitasuna. Turismo eskaintzaren erdian Gastronomiaz, naturaz eta kulturaz gain, bide berdeak eta Done Jakue bidearen eskaintzekin Jaurlaritzaren Turismo Sailaren programetan sartuta dago. Bestetik, Donostia 2016 Europako kultura hiriburuaren «olatu erraldoia» erabili beharrekotzat jo dute. «Guk ere olatuan surfean hasi beharko dugu. Parte hartu dugu proiektua eraikitzen, eta programa horretan jarraituko dugu. Donostiara [...]

Aimar Maiz

«Ardura sentsazio hori badut, baina ez nau beldurtzen, ez nau itotzen»

Igor Eguren – Ordiziako Udaleko alkatea Alkate karguari neurria hartzen hasia da Eguren, nahiz eta lehen aste hauetako erritmoa «intentsoa» izaten ari dela aitortu. Iñaki Gurrutxaga Urte askoan kazetaritzaren eta komunikazioaren arloan ibili ondoren, udal politikagintzara egin du jauzi Igor Egurenek (Beasain, 1975) Bilduren eskutik. Herritarrekiko hartuema sendotzea eta partaidetza sustatzea izango ditu helburu lehen hilabeteotan. Hiru aste eskas pasa dira alkate kargua hartu zenuenetik. Zer moduzko sentipenak dauzkazu? Sentipenak, onak. Oso lan aberasgarria da, batez ere jende askorekin nagoelako, eta hori nire izaeraren barruan doan zerbait delako. Nik kazeta munduan urte asko daramat, eta lan honek jendearekiko harremana eta informazioaren kudeaketa biltzen dituenez, karguan gustura sentitzen naiz. Hala ere, sentipena hitz batean laburbiltzekotan, intentsoa esango nuke. Eta ardura sentimendu hori zer moduz daramazu? Nik pentsatzen dut pertsonen gestore bat izan behar dudala, eta nire zortea dela pertsona oso onez inguratuta nagoela. Udaletxean bildu naizen guztiei esan diet ez dudala inolako asmo presidentzialistarik, eta taldean eta herritarren parte hartzearekin batera hartuko ditugula erabakiak. Ardura sentsazio hori badut, baina ez nau beldurtzen, ez nau itotzen. Kalean-eta, herritarrek zer mezu eman dizuete? Nik momentuz kalean jaso dudana besarkadak izan dira, animoak… Eskaera txikiak ere izan dira, hasi norberari dagozkion eskaeretatik eskaera orokorretara.  [...]

Ordiziako Hitza

Iparragirre sarietarako deialdia egin dute bi udalek

Urtero bezala narratiban, poesian eta bertsopaperen modalitatean jasoko dira lanak; aurkezteko azken eguna irailaren 24a izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jauregiren omenezko oroitarria puskatu dute, laugarren aldiz

Gipuzkoako gobernadore zibil izandako eta ETAk 2000ko uztailean hil zuen Juan Mari Jauregi legorretarraren omenez Burnikurutzeta mendian kokatuta dagoen oroitarria puskatu egin dute, berriz. Herrizaingo Sailak atzo jakinarazi zuen erasoaren berri, bain...

Aimar Maiz

Sukaldaritza lehiaketan izena emateko epea 15ean itxiko dute Legazpin

Agorreko Santikutz jaietan ospatuko den Sukaldaritza Lehiaketan izena emateko epea ireki dute Legazpin. Irailaren 9an edo 10ean egingo da lehiaketa. Normalean Agorreko Santikutzetako larunbatean egin ohi izan dute txapelketa, baina kultura sailetik jak...

Legazpiko Hitza

Batzordeetako eta erakundeetako ordezkariak izendatu dituzte

Herenegun Legazpiko udal ordezkariak izendatu zituzten bai batzordeetarako eta baita bestelako erakundeetarako ere. Korporazio berriaren lehen Osoko Bilkuran egin zuten hori. Bilduko ordezkariak izango dira udal batzorde guztien buru. Kepa Urzelai alka...

Legazpiko Hitza

Zumarragako liburutegia kalera atera da gaur

Datorren hilaren 22ra arte goizero izango da Zelai Arizti parkea liburuak, egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko aukera.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ordiziako familien erdiek eskatu dute jada edukiontzi marroiaren giltza

Sasieta Mankomunitateak duela hilabete hasi zuen herrian edukiontzi marroia jartzeko kanpaina. Epe horretan, Ordiziako familien erdiek bat egin dute ekimenarekin. Guztira, 1.700 eskaera jaso dituzte. Emaitza horiek «oso onak» direla azaldu du Enrike Enparantza Sasieta Mankomunitateko teknikariak. Hala ere, ahalik eta jenderik gehienak  bat egin dezan, aste osoan izango da izena emateko aukera, herriko plazan. Orain arte edukiontzi marroia jarri duten beste herriekin alderatuta, Ordizian «emaitza hobeak» izan dituztela dio Enparantzak. Izan ere, Beasain eta Lazkao bezalako herrietan, herritarren partehartzea %45 eta %48 artekoa izan da. Ordizian berriz, aurreneko deialdian %50era iristea lortu dute. Enparantzaren arabera, sistemaren berri izateak ere eragina izan du harrera on horretan. «Jendeak bazekien beste herrietan sistema hau martxan zegoela, eta Ordiziara noiz iritsiko zain zeudela esan digute askok». Herritarren aldetik izan duten harrerarekin «oso gustura» daudela esan du, eta datozen egunetan jende gehiagok ere izena ematea espero dutela. Aste honetan jarriko duten informazio mahaiarekin, beste 300 bat familiak izena ematea espero dute. «Beste herrietan izandako datuak ikusita, kopuru horietan ibiltzea espero dugu, baina baliteke hortik gora gelditzea ere». Materia organikoa biltzeko sistema, joan den astetik dago martxan, baina emaitzak ikusteko «oraindik oso goiz» dela azaldu du Enparantzak. «Uztailean eta abuztuan, gainera, zabor kopuruak behera egiten [...]

Arkaitz Apalategi

Ampo Ordiziak elastiko berriak aurkeztu ditu Garagardo Ferian

Ordizia Rugby Elkartearen aldeko garagardo feria egin dute asteburuan. Egun horietako giroak lagunduta, jende ugari bildu da, garagardoa edan eta otorduren bat egiteko aitzakiarekin. Feriarekin batera, Ordizia Rugby elkarteak hainbat ekitaldi egin ditu...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa