
Azken hilabeteetan denda txikien inguruan egin duten ikerketaren emaitza asteartean ezagutaraziko dute Legazpin. Legazpi Bai! elkarteak Cornellako (Katalunia) Citilab garapen gunearen eta Deustuko unibertsitateko kideen laguntzaz egin du ikerketa. Ili...

Hezkuntzaren arloan gero eta ohikoagoa da beste herrialde batzuetako esperientzietatik ikasi eta ikasleen artean trukeak egitea, lankidetza horrekin bestelako erreferentzia batzuk hartu eta haien burua aberastea lortzen baitute ikasleek. Ordiziako Oianguren institutuko ikasle eta irakasleak Europa mailako Comenius proiektuan murgilduta dabiltza iaztik, eta aste honetan Alemaniako eta Galesko ikasle eta irakasle talde bana hartu dituzte. Astelehenean eta asteartean ikastetxean aritu dira lanean, eta atzoz geroztik, astialdirako tartea hartzen ari dira. Atzo, esate baterako, Ordiziako D’elikatuz zentroa, azoka eta Zeraingo museoa bisitatu zituzten. Oianguren institutuko bi irakasle Alemaniako Worbis herriko Marie Curie ikastetxean izan ziren uda bukaeran, lankidetza proiektu honen lehen harria jartzeko, eta orain hango zazpi ikasle eta hiru irakasle, eta Galesko Llandudno hiriko Ysgol John Bright School ikastetxeko zortzi ikasle eta bi irakasle dituzte bisitan. Bi urtean egin beharreko proiektua dute esku artean, eta tarte horretan, hiru ikastetxeetako ikasleek tokiko identitatea aurkeztu (ezaugarriak, hizkuntza, ohiturak…) eta hainbat lan egingo dituzte IKTak erabiliz. Ingelesa da lanerako hizkuntza. «Gure kultura ezagutarazteko aukera izango dugu hala, eta baita besteena ezagutzeko ere. Euskal identitatea abiapuntutzat hartuta Europara begira jarriko gara», nabarmendu du Jaione Bengoetxeak, Oianguren institutuko Europar proiektuaren arduradunak. Hainbat helburu betetzen Ikasleek power pointeko aurkezpen batzuk egin dituzte herrialde bakoitzaren errealitatea azaltzeko, [...]

Txintxeta Ekoizpenak taldeak ekoitzitako Bodologuak antzezlanak emango dio hasiera bihar Antzerki Garaia ekimenaren Ordiziako programazioari. Herri Antzokian izango da emanaldia, 22:15ean hasita, eta sarrerak 10 euro balio du. Antzerki Garaia ekimena Ordiziako eta Beasaingo udaletako kultura sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Diputazioaren eta Euskadiko Antzerki sarearen laguntzarekin. Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu aktore ezagunek ondutako antzezlana da Bodologuak. Euskaraz egindako lana da, eta euskal umorea du oinarrian. Bakarrizketa formatuan ariko dira oholtzan, eta tarteka, hirurak elkarren ondoan . «Club de la comedia euskaldun baten tankerakoa da, baina euskal umorea da osagai partikularra. Gure umore estiloarekin jendeari kontatu nahi dizkiogun harrikadatxoak edo burutazioak ere han izango dira», adierazi du Egoitz Lasa aktoreak. Hurrengoa, otsailaren 10ean Antzerki Garaiko Ordiziako bigarren emanaldia otsailaren 10ean izango da: Hil arte bizi. Sara Cozar ordiziar aktorea da bertan parte hartzen duenetako bat.

Sarriegiren Martxak ez du lekurik Garinen. Han, trikiti doinuak eta kanpaien tilin-tolonak dira musikarik preziatuenak San Sebastian jaietan. Asteburu honetan ospatuko dituzte auzotarrek festak, eta ohiko egitarauari fidel, Arientzako Kanpai Jotzaile Eskolako kideek saioa egingo dute igande eguerdian. Laugaren urtea izango da aurtengoa emanaldia egiten dutena, kanpaiak jotzeko modu ezberdinak erakutsiz eta azalduz. Aurten, Julen eta Beñat Abasolo aita-semeak arduratuko dira kanpaiak jotzeaz, iaz eta orain bi urte egin zuten moduan. Julen Abasolok azaldu duenez, Arientza Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzo bat da, eta handik hartzen du izena eskolak, kideak auzo hartakoak baitira. Abasoloren emaztea, ordea, Garingoa da, eta eskola sortu zutenean, beasaindarrek eskatuta egin zuten lehen saioa. Guztira, 15 joaldi ezberdin ikasi dituzte kanpai jotzaile eskolan, eta guztiak batuta egingo dute erakustaldia. Lekuan-lekuan modu ezberdinean jotzen dira kanpaiak, baina joaldiak berdinak izaten dira Abasoloren arabera. «Seguruenik Garinen, Astigarretan eta Beasainen berdin joko zituzten kanpaiak, baina guk beste modura batera jotzen ikasi dugu, horregatik, baliteke, jendeari joaldi batzuk arrotzak egitea». Argi kanpaiak, su kanpaiak, Ave Mariatakoa eta Angelusekoa, agoniakoak, hil kanpaiak, errogatibak, hirukoa, eta errepikak dira joko dituztenetako batzuk. Entzuleek une bakoitzean jotzen ari diren joaldia zein den jakiteko, azalpenak idatzita jasotzen dituen orriak banatuko dituzte, eta mikrofono bidez ere emango dituzte [...]

Ordiziako Gazte Asanbladak kafe tertulia bat antolatu du bihar gauerako. Kaletik baserrira joan nahi? izena eman diote tertuliari, eta hizlari lanetan Biolur elkarteko lehendakari Xabier Akizu ariko da. 22:00etan hasiko da tertulia, gaztetxean.