‘Bodologuak’ lanak estreinatuko du bihar Antzerki Garaia Ordizian

Txintxeta Ekoizpenak taldeak ekoitzitako Bodologuak antzezlanak emango dio hasiera bihar Antzerki Garaia ekimenaren Ordiziako programazioari. Herri Antzokian izango da emanaldia, 22:15ean hasita, eta sarrerak 10 euro balio du. Antzerki Garaia ekimena Ordiziako eta Beasaingo udaletako kultura sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Diputazioaren eta Euskadiko Antzerki sarearen laguntzarekin. Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu aktore ezagunek ondutako antzezlana da Bodologuak. Euskaraz egindako lana da, eta euskal umorea du oinarrian. Bakarrizketa formatuan ariko dira oholtzan, eta tarteka, hirurak elkarren ondoan . «Club de la comedia euskaldun baten tankerakoa da, baina euskal umorea da osagai partikularra. Gure umore estiloarekin jendeari kontatu nahi dizkiogun harrikadatxoak edo burutazioak ere han izango dira», adierazi du Egoitz Lasa aktoreak. Hurrengoa, otsailaren 10ean Antzerki Garaiko Ordiziako bigarren emanaldia otsailaren 10ean izango da: Hil arte bizi. Sara Cozar ordiziar aktorea da bertan parte hartzen duenetako bat.

'Bodologuak' antzezlaneko hiru aktoreak.

Txintxeta Ekoizpenak taldeak ekoitzitako Bodologuak antzezlanak emango dio hasiera bihar Antzerki Garaia ekimenaren Ordiziako programazioari. Herri Antzokian izango da emanaldia, 22:15ean hasita, eta sarrerak 10 euro balio du. Antzerki Garaia ekimena Ordiziako eta Beasaingo udaletako kultura sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Diputazioaren eta Euskadiko Antzerki sarearen laguntzarekin.

Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu aktore ezagunek ondutako antzezlana da Bodologuak. Euskaraz egindako lana da, eta euskal umorea du oinarrian. Bakarrizketa formatuan ariko dira oholtzan, eta tarteka, hirurak elkarren ondoan . «Club de la comedia euskaldun baten tankerakoa da, baina euskal umorea da osagai partikularra. Gure umore estiloarekin jendeari kontatu nahi dizkiogun harrikadatxoak edo burutazioak ere han izango dira», adierazi du Egoitz Lasa aktoreak.

Hurrengoa, otsailaren 10ean
Antzerki Garaiko Ordiziako bigarren emanaldia otsailaren 10ean izango da: Hil arte bizi. Sara Cozar ordiziar aktorea da bertan parte hartzen duenetako bat.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa