Danborren hotsik ezean, kanpaiena

Sarriegiren Martxak ez du lekurik Garinen. Han, trikiti doinuak eta kanpaien tilin-tolonak dira musikarik preziatuenak San Sebastian jaietan. Asteburu honetan ospatuko dituzte auzotarrek festak, eta ohiko egitarauari fidel, Arientzako Kanpai Jotzaile Eskolako kideek saioa egingo dute igande eguerdian. Laugaren urtea izango da aurtengoa emanaldia egiten dutena, kanpaiak jotzeko modu ezberdinak erakutsiz eta azalduz. Aurten, Julen eta Beñat Abasolo aita-semeak arduratuko dira kanpaiak jotzeaz, iaz eta orain bi urte egin zuten moduan. Julen Abasolok azaldu duenez, Arientza Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzo bat da, eta handik hartzen du izena eskolak, kideak auzo hartakoak baitira. Abasoloren emaztea, ordea, Garingoa da, eta eskola sortu zutenean, beasaindarrek eskatuta egin zuten lehen saioa. Guztira, 15 joaldi ezberdin ikasi dituzte kanpai jotzaile eskolan, eta guztiak batuta egingo dute erakustaldia. Lekuan-lekuan modu ezberdinean jotzen dira kanpaiak, baina joaldiak berdinak izaten dira Abasoloren arabera. «Seguruenik Garinen, Astigarretan eta Beasainen berdin joko zituzten kanpaiak, baina guk beste modura batera jotzen ikasi dugu, horregatik, baliteke, jendeari joaldi batzuk arrotzak egitea». Argi kanpaiak, su kanpaiak, Ave Mariatakoa eta Angelusekoa, agoniakoak, hil kanpaiak, errogatibak, hirukoa, eta errepikak dira joko dituztenetako batzuk. Entzuleek une bakoitzean jotzen ari diren joaldia zein den jakiteko, azalpenak idatzita jasotzen dituen orriak banatuko dituzte, eta mikrofono bidez ere emango dituzte [...]

Arientza taldeko kide bat, Garinen kanpaia jotzen

Sarriegiren Martxak ez du lekurik Garinen. Han, trikiti doinuak eta kanpaien tilin-tolonak dira musikarik preziatuenak San Sebastian jaietan. Asteburu honetan ospatuko dituzte auzotarrek festak, eta ohiko egitarauari fidel, Arientzako Kanpai Jotzaile Eskolako kideek saioa egingo dute igande eguerdian.

Laugaren urtea izango da aurtengoa emanaldia egiten dutena, kanpaiak jotzeko modu ezberdinak erakutsiz eta azalduz. Aurten, Julen eta Beñat Abasolo aita-semeak arduratuko dira kanpaiak jotzeaz, iaz eta orain bi urte egin zuten moduan. Julen Abasolok azaldu duenez, Arientza Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzo bat da, eta handik hartzen du izena eskolak, kideak auzo hartakoak baitira. Abasoloren emaztea, ordea, Garingoa da, eta eskola sortu zutenean, beasaindarrek eskatuta egin zuten lehen saioa.

Guztira, 15 joaldi ezberdin ikasi dituzte kanpai jotzaile eskolan, eta guztiak batuta egingo dute erakustaldia. Lekuan-lekuan modu ezberdinean jotzen dira kanpaiak, baina joaldiak berdinak izaten dira Abasoloren arabera. «Seguruenik Garinen, Astigarretan eta Beasainen berdin joko zituzten kanpaiak, baina guk beste modura batera jotzen ikasi dugu, horregatik, baliteke, jendeari joaldi batzuk arrotzak egitea». Argi kanpaiak, su kanpaiak, Ave Mariatakoa eta Angelusekoa, agoniakoak, hil kanpaiak, errogatibak, hirukoa, eta errepikak dira joko dituztenetako batzuk.

Entzuleek une bakoitzean jotzen ari diren joaldia zein den jakiteko, azalpenak idatzita jasotzen dituen orriak banatuko dituzte, eta mikrofono bidez ere emango dituzte azalpenak.

Betiko «kodigoa»

Kanpaiak, betidanik ezagutu diren «kodigo bat» direla esan du Abasolok, «kanpaiek eguneroko martxa

Areitzako Kanpai Jotzaile taldea

markatu dutelako orain dela urte gutxira arte». Horregatik, emanaldiak «orain urte batzuetako ohituren erakustaldi gisa» egiten dituzte. Horretarako, kanpai jotzaile zaharrek kanpaiak nola jotzen zituzten ikasi dute eskolan, haien emanaldiak grabatuta. Auzoan ardura hura zuenak uzti egin behar zuela eta hasi ziren kanpaiak une bakoitzean nola jo behar diren ikasten.

Eskolaren sorreran, hamabi lagun hasi ziren eskolan, eta gaur egun lau bakarrik badira ere, gustura aritzen direla aitortu du Abasolok. Ikasitakoa ez ahazteko larunbatero entseguak egiten dituzte Areitzako elizan, eta beste herri batzuetan ere egiten dituzte saioak.Areitzako kideen saioaz gain, herri bazkaria, mus txapelketa, haurrentzako jolasak, idi-probak eta trikitilariak egongo dira Garinen, etzi eta igandean.

JOALDIAK

– ARGI KANPAIA: Kanpai handiarekin jotzen da, Arimen eguneko egunsentian, hil kanpaien aurretik.

– SU KANPAIA: Kanpai txikiarekin jotzen da, eta suteren bat zegoenean auzokideei dei egiteko.

– AUZO KANPAIA: Kanpai handiarekin jotzen da, auzokoak elizpera erakartzeko.

– LETXUGA KANPAIA: Bi kanpaiekin jotzen da, eguerdian.

– AVE MARIATAKOA ETA ANGELUSA: Kanpai handiarekin jotzen dira, lehenengo hiru, eta handik pixka batera ilaran 10-12 kanpaikada. Ave Mariatakoa eguerdian jotzen da, eta Angelusekoa eguerdian.

– ELIZAKOAK: Bi kanpaiekin jotako errepikak, baino errepika normalak baino hasiera motzagoa dute. Hiru aldiz jotzen dira.

– AGONIAKOAK: Kanpai txikiarekin geldi-geldi jotzen dira.

– HIL KANPAIAK: Bi kanpaiekin jotzen da, geldi-geldi. Gizonezkoa bada hildakoa, hiru aldiz jotzen dira hasieran, ondoren tin-tan txandaka, eta amaieran berriz beste hiru. Emakumezkoa bada hildakoa, hasieran eta bukaeran bi jotzen dira.

– AINGERU KANPAIA: Kanpai txikiarekin azkar-azkar, umeren bat hitzen zenean.

– ERROGATIBAK: Bi kanpaiekin jotzen dira, urtean bi egunetan: Asentsio aurreko hiru egunetan, eta San Markos egunean.

– KANPA-LUZEA: Kanpai handiarekin jotzen da, elizkizuna hasi baino ordu erdi lehenago, 19-20 aldiz.

– ERREPIKAK: Bi kanpaiekin jotzen da, bi aldiz. Kanpai joaldirik luzeena eta indartsuena da. Jai bezperetan eta jai egunetan jotzen dira.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa