Iazko jokalari kopuru bera bilduko du aurten ere Eire xake txapelketak Urretxun

Eire xake txapelketa hasi dute, hamahirugarren urtez. Azken bi urteetan bezala, aurten ere 40 pertsonak eman dute izena. Txema Iriberri txapelketaren antolatzaileak «pozik» aurkeztu du egitasmoa. Aurten «sentsazio txarrak» zituela aitortu du, baina azkenean, «krisiaz gaindi», berak espero ez zuen parte hartze maila emango dela. 40 jokalarien artean hiru gaztetxo daude: Unai Elias, Xabi Garmendia eta Juan Jose Aroztegi. Lehenak iaz ere jolastu zuen, Eire txapelketan gazteen parte hartzeari bidea irekiz. Aroztegik, bere aldetik, gaztetxoen txapeketa irabazita lotu du jokatzeko eskubidea, 10 urterekin. Azken bi hauekin, Carlos Legaristi izango da txapelketa lehen aldiz jokatuko duen bakarra. Zortzi taldetan banatu dituzte jokalariak. Talde bakoitzak buru bat izango du, eta buru hauen artean lau goierritar daude: Jesus Mari Rodriguez zaldibiarra, Mario Gallego eta Carlos Erostarbe legazpiarrak eta Jokin Fernandez beasaindarra. Aurten ere irabazitako partidako hiru puntu eskuratuko dituzte jokalariek, Iriberriren arabera, «partiden ikusgarritasuna handitzeko eta emaitzekin espekulatzea ekiditeko». Ligaxkaren atzetik, kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte.Astero partida bat jokatuko du bakoitzak, aldez aurretik arerioarekin adostutako orduan. Txapelketari lotuta, bestelako hainbat ekintza ere antolatu dituzte. Batetik, aurkezpenaren egunean, Rodriguez zaldibiarrak aldi bereko hamar partida jokatu zituen. Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko eta Beasaingo gaztetxoen kontra jokatu zuen eta partida guztiak irabazi zituen. Gaztetxoak «sendo» datozela aipatu zuen, eta Aroztegi anaien joko ikusmira «handia» ere nabarmendu zuen. Honekin batera, urtarrilaren 22an, asteazkena, Euskal Herriko Xake Federazioak hitzaldia eskainiko du Urretxun. 21:00etan hasiko dute tertulia, Eire tabernan, eta partidetan gertatutako jazoerak eta pasadizoak kontatuko dituzte. Federazioko lehendakari den Miguel Angel Muelarekin batera Lucas Iruretagoiena nazioarteko xake epaileak hartuko du hitzaldian parte. Oraindik ere zehaztu gabeko film emanaldi bat ere egingo dute, Butak 21 Zine Klubarekin elkarlanean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa