2012/2/3

Bildumak digitalizatzen urrats ‘handiak’ egin ditu 2011an zehar, Zumalakarregi museoak

Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa irekita dago 1989az geroztik, eta bisitari ugarik ikusi dute. Azken urteetan teknologia berriek hartu duten garrantziaz jabetuta bertako bildumak digitalizatzen aritu dira. Museoko arduradunek aipatu dutenez, 2011an «aurrerapauso garrantzitsuak» eman dituzte zentzu horretan. Museoak 2011ko irailean hasita, Lord John Hay, Marqués de las Hormazas eta Garcia Moreno bildumak digitalizatu zituen. Behin lan hori egin eta gero, sorta horietako hainbat dokumentu eskanerretik pasatu eta Eusko Jaurlaritzak sortutako aplikazioan txertatu zituzten. Erakusketa birtualak Museoko arduradunen hitzetan erakusketa birtualak ere «garrantzitsuak» dira museoaren edukiak zabaltzeko zein ikerketaren esparrurako. Horrela, 2011an bi erakusketa birtual berri argitaratu zituzten sarean: Afrikako Gerra 1859-1860 eta Euskal Emakumea XIX. Mendeko Irudigileen Ikuspegitik. Bata zein bestea www.zumalakarregimuseoa.net webgunean daude ikusgai, erakusketen sailean. Zumalakarregiko arduradune arabera, webgune berriarekin batera, 2010ean ireki zuten blogak ere «zer esan ugari sortu du Interneten. Bertan XIX. mendeko pasarteak gaurkotasuneko gaiekin lotzen digugu, hilean bi aldiz post bitxi eta interesgarriak argitaratuz». Museoak iaz beste urrats bat ere eman zuen: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak antolatutako III. Komiki Hezigarrien Eskola Programan parte hartu zuen. Programaren gai nagusia Zumalakarregi Museoa Eta XIX. Mendeko Euskal Herria izan ziren. Ekimenaren barruko saioetako bat Ormaiztegiko San Andres herri eskolan antolatu zuten, eta irabazleetako bi bertako [...]

Estitxu Imaz

Asmube emakume elkarteak zuzendaritza eta asmo berriekin ekingo dio urteari

Asmube emakume elkarteak asmo eta indar berriarekin ekin nahi dio urteari. Elkartearen zuzendaritza berritu dute, eta gaur arratsaldean egingo duten merienda aprobetxatuko dute zuzendaritzako kide berriak aurkezteko. 18:30ean bilduko dira, elkarteare...

Beasaingo Hitza

Patxi Laskarairen argazki lanak ikusgai Barrenan

Gaur arratsaldean, 18:00etan, zabalduko dute Barrena kultur etxean Patxi Laskarai baxenafartarraren argazki erakusketa. 1996. urtetik Euskal Herriko paisaia, hiri eta kaleak erretratatzen ari da, eta sail horretako argazki sorta bat jarriko du ikusgai....

Ordiziako Hitza

Santa Agedako koplak gaur eta bihar Ordizian

Santa Ageda bezpera bihar da, baina Ordizian gaur hasiko dira kantuan. Jubilatuen egoitzako AEKren ikasleek koplak abestuko dituzte gaur, 15:30etik aurrera, elkartean bertan. Bihar, berriz, Santa Ana abesbatzakoak eta Larrun-Arri elkarteko abesbatzakoa...

Ordiziako Hitza

Ampo Ordizia B-k soilik du partida asteburuan

Ampo Ordizia B taldeak Gasteizen jokatuko du bihar, 16:00etatik aurrera, Gaztedi errugbi taldearen aurka. Asteburuan partida duen Ordiziako talde bakarra da. Ordiziarrak bigarren doaz sailkapenean, eta bolada onari eutsi nahi diote goian segitzeko.

Ordiziako Hitza

Leioako Askartza hartuko du bihar Biok OKE taldeak

Biok Zerbitzuak OKE senior mutilen lehenengo taldeak «beste final bat» jokatuko du bihar Majorin, 18:00etan, Leioako Askartza taldearen aurka. Bizkaitarrak bigarren dira sailkapenean, eta puntu bakarreko aldea ateratzen diete ordiziarrei. A-1 mailara...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa