Eguzkia atera arren, hotza Goierri barreneraino sartu da
Atzo izotza eta elurra iritsi ziren Goierrira. Ekaitza eguerdian hasi zen indarra hartzen, eta eguna amaitu bitartean, herriak zuritzeaz gain makina bat arazo sortu zituen herriguneetako errepideetan. Gaur Goierri zuri esnatu da, baina ateri dago, zerua ilun egon arren. Hotzak, oraindik gure artean jarraituko du: Goierri partean tenperatura -6 gradukoa izatea espero da gaur. Zumarragan, goizeko 9:30ak aldera, zero azpitik lau graduko tenperatura adierazten zuen termometroak.
Gaurko elurrari dagokion abisu horia eman dute. Noizbehinka zaparrada txikiak botatzeko probabilitatea handia da, bereziki kantauri isurialdearen mendebaldean. Izotzaren eta tenperaturen alerta, berriz, laranja da. Elur-kota itsasmailan egongo da. Zero azpitik zazpi gradu egin ditzakeela ere iragarri dute.
Bihar, elur-kota 400 metrora igoko dela esan dute metereologia agentziek. Mila metro inguruan 10 zentrimetroko geruza izango du elurra.
Ikusi atzoko galeria
Erlazionatutako edukiaGoierrik zuriz jantzita agurtuko du gaurko eguna