2012/2

Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolakoak Irimo mendian

Aita Iparragirre herri eskolakoek elur artean egin dute mendi irteera. Urretxutik abiatu ziren, eta Santa Barbaratik gora Irimorainoko bidea osatu zuten. Ttonttorreko postontziaren inguruan bildu eta bertsoa idatzi zuten guztien artean. Postontzia irek...

Estitxu Imaz

Segurako Laiotzeko Lehen Hezkuntzako ikasleek saioa egin dute Zeraingo, Zegamako eta Gasteizeko ikasleen aurrean

Segurako Laiotz herri eskolakoak kultur astea egiten ari dira astelehenean hasita, eta igandera  bitartean hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute. Gaur goizean, Haur Hezkuntzakoek entsegu orokorra egin dute, ostegunean taula gainera igoko bait...

Estitxu Imaz

Jose Maria Setien gotzain ohiaren hitzaldia, bihar

Andre Mari Zeruratuaren parrokiak, Jose Maria Setien Gipuzkoako gotzain ohia gonbidatu du. Setienek, Bakeratze bifrtik berradiskidetzera izeneko hitzaldia egingo du, bihar, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Euskal Herrian bizi duen une politikoa ...

Goierriko Hitza

Beasainek hiru puntu ekarri ditu Santutxutik

Beasainek garrantzi handiko hiru puntu lortu ditu asteburuan, Santutxuri irabazi eta gero. Izan ere, etxetik kanpo eta aldapa gora jarri zitzaien partida aurrera atera zuten. Ia bigarren zati osoa hamar jokalarirekin jokatu zuen Beasainek. Baina et...

Beasaingo Hitza

Aizkorri elkarteak irteera egingo du Uzturrera

Tolosako inauteriak direla eta, Aizkorri mendizale elkarteak urteroko irteera antolatu du iganderako; Uzturre mendira hoango dira. Irteeran parte hartu nahi dutenek, ostiralean, 20:00etan joan beharko du elkartearen egoitzara.

Beasaingo Hitza

Segurar askok parte hartu dute Lodosako ikastolaren aldeko ekitaldietan

Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolari lagundu asmoz, Seguran antolatutako ekitaldietan herritar ugarik parte hartu du. Eluska Gerriko bertako alkateak jakitera eman duenez, arratsaldetik hasita «sekulakoa»izan da jendearen erantzuna. Haurrek, gazteek zein helduek jarri nahi izan dute, gainera, beraien aletxoa Ibaialderi laguntzeko». Laiotz herri eskolako ikasleak, haurrak eta gurasoak izan ziren ostiralean egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak. Eskolatik plazara jaitsi ziren tropelean, eta txokolate jana egin zuten. Hotz egiten zuen, eta primeran etorri zitzaien edaria barruak berotzeko. Ondoren haurrak hainbat jolasetan parte hartu zuten, hala nola, zaldia eta zalduna jolasean, sila jokoan… Haurrekin batera gurasoak ere ibili ziren hainbat jolasetan, eta giro polita sortu zen herriko plazan. Arratsaldeko seietan arin-arina, fandangoa eta beste hainbat dantza pieza egin zituzten umeek. Ondoren, Laiotzeko ikasleek zein beraien guraso eta aiton-amonek patata tortilla pintxoak dastatu ahal izan zituzten. Ordu horretan gazta lehiaketari ekin zioten segurarrek. Guztira 120bat lagunek parte hartu zuten, eta bakoitzak euro bat ordaindu zuen. Kasu horretan saria ez zuen gaztarik onena egin zuen parte hartzaileak irabazi, jakiaren pisua asmatu zuenak baizik. Gaztak 1.175 gramo zituen, eta Unai Oiarbidek asmatu zuen. Horrenbestez, bera izan zen gazta etxeratu zuena. Iluntzean herriko koruko kideak zein herritarrak eztarriak berotu eta kantuan aritu ziren. Ondoren, herriko gaztetxoek eta haurrek [...]

Estitxu Imaz

Joxe Artza eta Julen Herguedas txapeldun Argi Berrin

Joxe Artza eta Julen Herguedas ataundarrek irabazi dute Ordiziako Argi Berri elkarteko mus txapelketa, finalean Joseba Ona eta Jose Angel Rojo ordiziarrak 3 eta 2 mendean hartuta. 1.500 euro eta txapelak lortu dituzte irabazleek, eta 800 euro bigarren geratu direnek. Aurten ehun bikoteren muga ez du gainditu txapelketak, 27 herritatik etorritako 89 bikotek eman baitute izena. Gipuzkoakoak izan dira gehienak, baina Nafarroakoak ere baziren, Sakana eta Leitza aldekoak. Hauxe da parte hartzaileen jatorriaren zerrenda: Ordizia (30), Zaldibia (9), Beasain (8), Lazkao (4), Tolosa (4), Zumarraga (3), Leitza (3), Bergara (2), Zegama (2), Ataun (2), Ormaiztegi (2) eta Etxarri Aranatz (2). Donostia, Alegia, Leaburu, Lasarte-Oria, Usurbil, Villabona, Aizarnazabal, Arriaran, Ikaztegieta, Mutriku, Legazpi, Oñati, Soraluze eta Azkoitiatik bikote bana etorri da aurten. Txapelketa larunbat arratsaldean jokatu zen. Hirugarren Iñaki de Castro eta Manolo Casado beasaindarrak sailkatu dira (400 euro); laugarren Antonio Carrion eta Manuel Diez donostiarrak (200 euro); bosgarren Pepe Caballero eta Enrique Arce ordiziarrak (arkume bat eta bi txuleta); seigarren Vicente Lopez eta Miguel Guillorme ordiziarrak (arkume bat eta bi txuleta); zazpigarren Arrasateko Igor Barbero eta Roman Lopez (4 afari) eta zortzigarren Rufino Hernandez eta Jose Miguel Hernandez beasaindarrak (4 afari). Herriko lehen bikotea Joseba Ona eta Jose Angel Rojo izan [...]

Ordiziako Hitza

Bizimodua krisian

Krisiak gogor jo ditu ekonomiaren alorrik gehienak, baina lan mundutik datoz daturik beltzenak. Azken bost urteetan, langabeziaren datua bikoiztu egin da Goierrin; zenbaki horien atzean daudenak dira krisiaren alderik gordinenak. Azken bost urteetan bikoiztu egin da langabetuen kopurua Goierrin. Krisiak ez du beste eskualde batzuetan adinako eraginik izan, baina eraikuntza sektorearen gainbeherak eta industria arloan dauden zailtasunek arrastoa utzi dute. Datuek diote denera 3.700 lagun daudela lanik gabe Goierrin. Kopuru hori, 1.694 lagunekoa zen 2007. urtean. Ekonomia krisiak arlorik gehienetan izan du eragina, baina zerbitzuena da kaltetuena; bertan dago eskualdeko langabetuen %55a. Haren atzetik daude industria eta eraikuntza, baina bi sektore horiek hazkunde nabarmena izan dute. Adinaren arabera, langabetu gehienak (%52a) 25 eta 44 urte artekoak dira. 45 urtetik gorakoen kopurua ere handia da; adin tarte horretako 1.362 lagun daude lanik gabe. Datu horietako bakoitzaren atzean, ordea, pertsonak daude. Horietako asko, Lanbide enplegu agentziak Goierrin dituen bi bulegoetakoren batera joaten dira, egunero. Beasaingo eta Zumarragako zentroetan, etengabea da jendearen joan etorria, batez ere goiz partean. Langabeziaren papelak egin, eskaintza berririk dagoen begiratu, ikastaroren batean izena eman… Langabetuaren eguneroko zereginak dira. Hori da Antton Altunaren kasua. 2001etik dago lan finkorik gabe. Hamabost urte lan egin zituen kameralari moduan, aurrena ekoiztetxe batentzat, [...]

Goiberri

‘El topo’ filma

Asteburuan, ‘El topo’ filma emango dute Beasaingo Usurbe antzokian. Hau da emanaldien ordutegia: Ostirala: 22.15 Larunbata: 19:30 eta 22:15 Igandea: 19:30 eta 22:15 Astelehena: 19:30 eta 22:15 (ikuslearen eguna)

Beasaingo Hitza

Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du

Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa egingo du hilaren 22an. Arriarango Intxaurpe elkarteak bilduko dira, 18:00etan. Ikastaroa, Segurako talogileek emango dute. Parte hartu nahi dutenek, 943 88 93 40 telefono zenbakira deitu edo beasain@aek.org...

Beasaingo Hitza

Ordiziako udal langile eta hautetsiek bat egin dute biharko lanuztearekin

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek sektore publikoan egiten ari diren murrizketen aurka deitutako lanuztearekin bat egin dute Ordiziako udal langile eta hautetsiek. Udal langileek batzarra egin dute, eta lau orduko geldialdiarekin bat egitea erabaki dute. Lanuztea 11:00etatik 15:00etara da. Lanaldiarekin bat egin arren, oinarrizko hainbat zerbitzu finkatu dira. Hona hemen eskainiko diren zerbitzuen zerrenda: -Udal hilerrietan, eta horretarako ezinbestekoak diren langileekin, hilobiratze eta errauste zerbitzua mantenduko da, baina soilik hori egitea ezinbestekoa denean, eta horretarako alternatiba bideragarririk ez dagoenean. -Egoitza geriatrikoetan eta eguneko zentroetan (baita mendekotasun edo ezintasun mailaren bat duten pertsonak barnean hartzen dituzten bestelakoetan ere) zuzeneko arreta zerbitzuak mantenduko dira, zuzeneko arreta hori ematen duten langile gerokultoreen edo klinika laguntzaileen %50arekin, janaria emateko ohiko ordutegian izan ezik; azken kasu horietan, ehuneko hori %10 handituko da. Era berean, gutxieneko zerbitzu gisa ezartzen da langile sanitarioen eta sukaldeko langileen %50. %50 hori pertsona bat baino gutxiago bada, pertsona horrek zerbitzu horiek egin beharko ditu. Horretaz gain, laguntza behar duten pertsonak eguneko zentroetara eramateko titulartasun publikoko garraio bereziak lan egingo du. -Jakintza ikastolan eta Urdaneta ikastetxean zentroetarako eta horiei lotutako eraikinetarako sarrera-kontrola bermatzeko (ateak ireki eta ixteko), Nikolas Zeberio Zubeldia eta Juan Antonio Amilibia Ezeiza ariko dira lanean. -Haurreskolan, zentroetarako eta [...]

Ordiziako Hitza

Zinemarako eta gazte txokorako lan eskaintza egin du Ataungo Udalak

Ataungo Udalak bi langile hartzeko iragarkia egin du. Postu bat Herri Antzokirako izango da, asteburuetan filmak emateko. 35 milimetroko filmak muntatzen eta ematen jakin beharko du, euskalduna izateaz gain. Beste langilea Gazte Txokoa kudeatzeko hartu...

Aimar Maiz

Goi mendietan ibiltzeko ikastaroa antolatu du Arrastaka taldeak

Arrastaka Mendi Taldeak alpinismoan lehen urratsak ematen hasteko ikastaroa antolatu du otsailerako. Hilaren 15 etik 19ra bitartean egingo dute, bi saiotan banatuta; aurrenekoan teoria landuko dute eta bigarrenean Piriniotara joango dira. Hilaren 15eti...

Beasaingo Hitza

Alkartasuna Lizeoak 1.830 euro bildu ditu Haitirako

Beasaingo Alkartasuna Lizeoak 1.830 euroko txekea eman dio Herriak Elkarlanean erakundeari. Lizeoko gurasoek eta ikasleek, urtean zehar egindako hiru ekintzetan bildutako dirua da. Bigarren eskuko jostailuen salmentan, merkatu txikian jarritako produ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa