2012/2

‘Los colores de la montaña’ filma

Goienizek antolatutako zine-klub saioan, ‘Los colores de la montaña’ filma emango dute, martxoaren 29an, 21:00etan, Usurbe antzokian.

Goierriko Hitza

‘La mujer de la nariz rota’ filma

Goienizek antolatutako zine-klub saioan, ‘La mujer de la nariz rota’ filma emango dute, martxoaren 8an, 21:00etan, Usurbe antzokian.

Goierriko Hitza

‘Neder y Simin, una separacion’ filma

Goienizek antolatutako zine-klub saioan, ‘Neder y Simin, una separacion’ filma emango dute, otsailaren 23an, 21:00etan, Usurbe antzokian.

Goierriko Hitza

Udal gobernu taldeak gastu arruntak murriztea proposatu du 2012ko aurrekontuen proposamenean

Beasaingo udal gobernu taldeak aste honetan aurkeztu du, herritarren aurrean, 2012. urterako aurrekontuen proposamena. Aurrekontu horiek, otsailaren 16an egingo duten osoko bilkuran eztabaidatuko dituzte. Hala ere, “alderdiekin eztabaidatzeaz gai...

Beasaingo Hitza

‘Euskara bizi’ eguna ospatuko du asteartean Jakintzak

Ordiziako Jakintza ikastolak Euskaraz bizi eguna ospatuko du datorren asteartean, hilak 7, “euskarazko bat-bateko komunikazio ohiturak lortzeko”. Jolasak, herri kirolak eta erosketak euskaraz egingo dituzte egun horretan ikastolako haurrek ...

Ordiziako Hitza

San Blas eguneko herri bazkarirako paella prestatzen ari dira

San Blas jaien barruan urtero herri bazkaria egin ohi dute idiazabaldarrek. Menuan paella izaten dute, eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Herriko plazan ari dira prestatzen, 700 lagunentzat. Arretxe elkarteko sei bazkide eta udaletxeko bi langile, Pello Unanue eta Lurdes Intxausti, ari dira lanean. Urteroko moduan, sukaldarien burua Javi Sanchez da, horrelakoetan eskarmentu handia baitu. Goizeko hamarretan ekin diote lanari sukaldariek. Jakiak prestatzen hasi aurretik, ordea, hainbat zeregin egin behar izan dute: paella prestatzeko ontzia ekarri, azpiegitura prestatu, sua piztu… Javi Sanchez antolatzaileak jakitera eman duenez, aurten Pello Unanue Idiazabalgo udaletxeko langileari esker “su hobea lortu dugu, eta beraz, azkarrago eta hobeto prestatu ahal izango dira jakiak”. Behin hasierako lanak eginda 12:30ak aldera hasi dira jana prestatzen. Guztira 70 kilo arroz, 110 kilo oilasko eta 40 kilo barazki (piper gorriak, piper berdeak, tipula, ilarrak eta tomatea) erabili dituzte. Sanchezek aipatu duenez aurten krisiarengatik osagai gutxiago erabiltzeko erabakia hartu zuten. “Hogei kilo oilasko gutxiago, prestatu ditugu. Bestalde, untxirik ez diogu bota arrozari eta ezta txerri giharrea ere”. Iaz bezala aurten ere Mujika frutadendak doan eman dizkie paella egiteko hainbat osagai (arroza barne). Mujika harategiak berriz, prezio berezian saldu die aurten oilaskoa, eta sukaldariei bost kilo txistorra eta hirugiharrea eman dizkie doan hamaiketakoa egiteko. Bi [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa