
Oarsoaldeara joan dira lanen sari gehienak, Mikel Iturriotz izan da saria jaso duen herritar bakarra

Sasieta zabortegia aurki beteko da, eta hori gertatzen denerako, aukerak aztertzen ari dira Goierriko udaletan. Batzuk errauste plantaren aldekoak dira eta beste batzuk, berriz, atez atekoaren aldekoak. Aurrenekoek birziklatzea borondatezkoa izan behar dela diote eta bigarrenek, berriz, derrigorrezkoa. Goierrin Sasieta Mankomunitatea arduratzen da zaborraren kudeaketaz, eta aurreko legealdian, herri gehienetako udalek, bosgarren edukiontzia jartzea erabaki zuten. Dena birziklatzeko aukera dago, baina borondatezkoa da. Horregatik, zenbaitzuek pauso bat gehiago eman behar dela uste dute: birziklatzea betebeharra izan behar dela. Jendea kontzientziatzeko eta birziklapena bultzatzeko Zero Zabor taldeak sortu dira Gipuzkoan. Goierrin, oraingoz, bakarra dago: Urretxu-Zumarragakoa. Urtarrilean hitzaldi bat egin zuten, eta Jon Estonba, Pablo Irizar eta Ander Kerejeta taldeko kideak oso gustura ageri dira izandako harrerarekin. 35 lagun azaldu ziren, eta taldea sendotzeko balio izan diete. Dagoeneko zortzi lagunek osatzen dute Zero Zabor taldea. «Orain, bosgarren edukiontzia jarri dute Zumarragan, eta ea guztion artean zaborra murriztea lortzen dugun», dio Estonbak. Dena den, bosgarren edukiontzia «partxe hutsa» dela uste dute. «Birziklatze tasa oso gutxi igotzen du. Gipuzkoa norabide bat hartzen ari da eta batzuk horri aurre egin nahi diete edukiontzi marroiarekin». Jendea edukiontzi marroia erabiltzera animatu nahi dute, baina erakundeei argi utzi nahi diete, bide hori bukatu dela, edukiontzi bidezko bilketak goia [...]

Beti izan zuen Luka Eziolazak (Idiazabal, 1978) mundua ezagutzeko gogoa. 2002. urtean Eskoziara joan zen ingelera ikastera. Bost hilabete egin zituen. 2004ko urtarrilean berriro Erresuma Batura joan zen. Kontrol Automatiko eta Sistemen Ingenieritzan Ingeniari Doktorea da. 2009tik, Oviedon, Asturiasen bizi da. Bigarren aldian zertara joan zinen Erresuma Batura? Sheffieldgo unibertsitatean aukera izan nuen doktoradutza egiteko, eta hiru urterako lana ere banuen gutxienez. Hasieran oso denbora luzea zirudien arren, gogo handiarekin hartu nuen erronka pertsonala. Zertan hasi zinen lanean? Sheffielden hiru urte egin ondoren, Rolls-Royce enpresan lana aurkitu nuen, eta Nottinghamera mugitu nintzen. Bertan beste bi urte eman nituen eta doktoradutza bukatzeko aukera izan nuen. Erresuma Batuan urte askoan bizitzeko arriskua ikusi nuen eta bueltatzeko garaia zela iruditu zitzaidan. Ordurako neska lagunarekin bizi nintzen, asturiarra bera. 2009tik Oviedon bizi naiz. Oviedon zertan zabiltza? Bertako ikerketa zentro batean lanean. Ez naiz Goierrira bueltatu oraindik. Hala ere, nire lagunek dioten bezala, pixkanaka ari naiz gerturatzen. Kontrol automatiko eta sistemen ingeniari doktorea zara. Nola laburbilduko zenuke zure lana? Nire lana datuak informazio erabilgarri bilakatzea da. Adibidez, Rolls-Roycen, abioietako motorren bibrazio, tenperatura, presio eta era guztietako datuak bildu ostean, mantenimendurako informazioa aurkitzen saiatzen ginen. Ea zein diren motorren arazo nagusiak, ea arazo horiek aurreikusi daitezken, [...]

Aspaldiko kontua dirudien arren, ez da horrenbeste denbora pasatu espainiar estatuak derrigorrezko soldadutza kendu zuenetik. 1976an, hego Euskal Herriko gazte ia guztiek soldadutzara joan behar izaten zuten. Gaixotasunen bat zutenak bakarrik libratzen...

Zumalakarregi Museoak, Euskal Diputazioen Tertzio Foralek, Afrikan 1859 eta 1860 urteetan egin zuten gerrari buruzko argazki erakusketa sareratu du. zumalakarregimuseoa.net

Ampo Ordiziak Espainiako Kopako finala jokatuko du apirilaren 22an Palentzian, Bizkaia Gernikaren aurkako finalerdietako itzuliko partidan nagusi izan baita gaur Altamiran (26-12). Cetransa El Salvador izango du aurkari finalean, Valladolideko taldeak La Vila kanporatu baitu. Ordiziarrek partida irabazi eta bi tantoko aldeari buelta eman behar zioten derrigorrean -Gernikan 14-12 galdu zuten-, eta azkenean klubaren historiako lehen finala jokatzen sailkatu dira. Altamiran giro paregabea egon da goizetik goizetik, eta behin norgehiagoka irabazitakoan, poza zabaldu da jokalari eta zaleen artean. Partida hasi eta minutu gutxira jarri da aurretik Ordizia, Huxforden entsegu bati esker. Krollek ere asmatu egin du hagetara eta 7-0koa jarri du markagailuan. Etxeko taldeak partida kontrolpean izan du lehen zatian, eta entsegu gehiago lortzeko gai izan ez bada ere, Krollek sartutako beste hiru zigor kolperi esker, 16-0 joan da aurretik atsedenaldira. Lehen zatia bukatu bezala hasi da bigarrena. Krollek hagetara asmatu eta 19-0koa zen markagailuan. Baina gernikarrek ez dute partida galdutzat eman nahi, eta minutu gutxira entsegua lortu dute, transformaziorik gabe (19-5). Bizkaiko taldeak orduan jokatu ditu partidako minuturik onenak, baina etxekoek eutsi egin diote erauntsiari, eta lehia bukatzeko sei minuturen faltan, aldea handitzen zuen entsegua lortu du Huxfordek, Iñaki Puyadenak jotako ostiko baten ondoren. Krollek ere asmatu egin du hagetara jaurtitzen [...]

Gazte-gaztetatik datorkio Loinaz Jauregiri (Beasain, 1962) interpretazio munduan aritzeko grina. Umea zela, Egan taldean aritu zen abeslari. «Ez oraingo Eganekin, Saldiasek-eta, haien taldea sortu baino lehen edo garai bertsuan Egan izeneko rock talde bat sortu zuten Beasainen Erguin anaiek». 9 bat urte zituen artean, eta bi urte inguruz aritu ziren kantari. Umetako abentura hura ataka bihurtu zitzaion 18 urterekin. «Hemen orduan ez zegoen ezer. Ez telebistarik, ez antzerkirako tradiziorik… Karrera bat ikasi edo Madrilera interpretazioa ikastera joan, hori zen zalantza. Beharbada ez nintzen oso ausarta, baina inguruko giroak ere ez zuen laguntzen pauso hori ematen». Ikasle ona zenez eta «gauza seguruagoa» zenez, Zuzenbidea ikastera joan zen egun bizitoki duen lekura, Donostiara. Unibertsitatean zebilela, Euskal Telebista jarri zen martxan, eta Eusko Jaurlaritza ikastaroak antolatzen hasi zen jendea prestatzeko. «Artean hemen ez zegoen ez aurkezlerik eta ez ezer! Bikoizketako ikastaro batean hasi nintzen. Jendea ja behar zuten, eta hala hasi ginen». Hasierako urte haietan bikoizle lanetan aritu zen, eta, horretan zebilela, telebistarako proba batzuk egon ziren; aurkeztu zen, eta Poli eta Loinaz haurrentzako programa egiteko aukeratu zuten. Espainiako telebistako bi kateek soilik emititzen zituzten orduan umeentzako programak, eta euskaraz zegoen gabezia hori bete zuen saioak. «18:00ak aldera hasten zen, eta pare bat [...]

Erakusketa Juan de Lizarazun egongo da ikusgai hilaren 26ra arte, inaugurazioa gaur 19:00etan izango da.

Legazpiko Ilinti merkatarien elkarteak stock azoka antolatuko du datorren asteburuan. Hirugarrena izango da jada eta otsailaren 25ean, larunbatean egingo da Euskal Herria plazan goizez eta arratsaldez, 9:00etatik 19:00ak arte. Azokan Legazpiko hamahiru dendek hartuko dute parte, eta askotariko produktuak jarriko dituzte salgai. Besteak beste, arropa, oinetakoak, osagarriak, barne-jantziak, etxerako oihalak eta papergintza produktuak. Guztiak kalitatezko produktuak izango dira, aparteko prezioak izango dituztenak. Aurreko urteetan izandako arraska errepikatzea espero dute merkatariek. Bezeroak eta dendariak elkarrengandik gertuago egotea da azokaren helburuetako bat, antolatzaileek esan dutenez. Horretaz gainera dendariei pasatako denboraldian saldu ez dituzten eta biltegian dituzten produktuak ateratzeko aukera ematen die. Aurreko azokak 2008an eta 2010ean egin zituzten, eta aurtengoa hirugarrena izango da. Stock azokan parte hartuko duten dendak: Lorea, Susi, Txairo, Mirentxu, Nuñez, Poxpolin, Urkiola, Jokiñe Lentzeria, Urzelai oinetakoak, Maitia oinetakoak, Neikas, Egoki eta Apatxo.

CAFeko enpresa batzordeak, amiantoak eragindako kalteak salatzeko ordubeteko geldialdia eta bilkura deitu ditu biharko. Amiantoarekin lan egin izanagatik, azken hilabeteetan hil diren Paco Gonzalez eta Antton Irizar langileak gogoratuko dituzte bertan....

Igandean, otsailak 19, Susanne Bier zuzendariaren Hævnen (Civilization) pelikula proiektatuko dute Legazpin. Gaztelerara En un mundo mejor tituluarekin itzuli dute. Igandean 19:30ean hasiko dute zineklub proiekzioa, Latxartegi aretoan. Filma Danimark...

Idiazabalen, Irunerako noranzkoan, bi kamioiek eta 4×4 ibilgailu batek istripua izan dute. Auto ilara luzeak eragin dira gertaera horrek, eta Ertzaintzak gune horretara joan behar dutenei arretaz gidatzeko deia egin diete

Legazpiko Gazte Asanbladak Itsasoa irudikatuko du zapatuko inauteri egunean. Goizean hasiko dute festa, 12:30ean, poteo batekin. Poteora jende gutxi agertzen dela eta, “aurten ere ezetz!” desafioa bota dute asanbladatik. 14:30ean, berriz, ...

Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak hilaren 24an egingo du urteko batzarra. Barrena kultur etxean elkartuko dira, eta aurtengo egitasmoak aurkezteaz gain, zuzendaritza berria aurkeztuko dute. Ondoren, Ataungo Urbitarte sagardotegira joango dira afaltze...

Itsasondoko dantza taldearen orain arteko historia laburrean egun seinalatua izatera igaroko da larunbat hau. Duela hiru urte taldea eratu zutenetik, aurreneko aldiz herritik kanpora joango dira dantzari itsasondoarrak, saioa egitera. Tolosan (Gipuzkoa) jardungo dira, etzi, inauteri giro bete-betean. Larunbat goizean Tolosako kaleetan kalejira egingo dute haurrek. Udaberri taldeak antolatutako Dantzari Txiki egunean parte hartuko dute, tarteka dantza batzuk eginez. Ibarrako Allur taldekoekin batera ibiliko dira Itsasondokoak, 10:30ean Triangulo plazatik abiatu, eta 13:30a aldera dantza-ibilaldia bukatu arte. Tartean hamaiketakoa egingo dute. Orain arte Itsasondon egin dituzte erakustaldi guztiak herriko dantzariek, jaietan nahiz urtean zeharreko kultura ekitaldietan. Kanpo herrietara irtetea «beste urrats ilusionagarri bat» dela adierazi dute taldeko gurasoek. Inauteri giroan murgiltzeko, jantziak ere bereziak erabiliko dituzte, etzi. Abarka-galtzerdiak, blusa beltza, eta buruan lastozko kapela eramango dituzte. Haurrek beraiek eskuz egin dituzten zinta koloretsuekin apainduko dituzte txapelak. Bizkarrean, berriz, Allurrekoek utzitako dunbak erabiliko dituzte. Hamabi dantzari Hirugarren ikasturtea dute Itsasondoko taldekoek. Hamabi neska-mutiko dabiltza euskal dantzak ikasten, eta plazan erakusten. Hiru urtekoak dira gazteenak, hamarrekoak larrienak. Bi begirale dituzte erakusle, Naroa eta Lorea tolosarrak, Allurreko kideak haiek ere. Taldeari izena ipintzekotan dira orain arduradunak. Esku artean batzuk darabiltzaten arren, ez dute zehaztu oraingoz. Herrian dantzarekin lotutako ekimen gehiago antolatzeko asmoa ere badute, [...]

Erdarazko grafiaz idatzitako euskal jatorrizko abizenak euskaratzea da kanpainaren helburua eta bi udaletako euskara zerbitzuek abiarazi dute.

Goierriko II. Pala Txapelketa final-laurdenetako txanpa osatzera bidean da. Duela bi aste hasi ziren lehiaketako partidak. Olaberrian jokatzen dute, astelehenero 20:30ean, hango palariek antolatuta. Larruzko paleta modalitatean jarduten dira. Txapelket...