Almitzak jaialdia egingo du bihar Oiartzunen
Almitza sega elkarteak jaialdia antolatu du Oiartzunen. Bihar da, Madalensoron 20:00etan. Sarrera 10 euro da. Urtarrilean Zaldibian egin zen jaialdiaren antzekoa izango da, egituraz: Zera kultur elkarteak ekoitzitako dokumentala emango dute lehenik, et...
Almitza sega elkarteak jaialdia antolatu du Oiartzunen. Bihar da, Madalensoron 20:00etan. Sarrera 10 euro da. Urtarrilean Zaldibian egin zen jaialdiaren antzekoa izango da, egituraz: Zera kultur elkarteak ekoitzitako dokumentala emango dute lehenik, eta gero Mikel Goñi pilotaria bi oiartzuarren aurka ariko da pilotan, Anjel Mari Peñagarikano eta Ander Lizarralde bertsolariak botilero dituztela.