Berdintasunerako eskubidea “modu praktikoan eta eraginkorrean” bermatu nahi dute Ordizian
Urte hasieratik da martxan Ordiziako Udaleko Berdintasun batzordea, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna gertu dagoela baliatuz, batzordea bera aurkeztu eta esku artean dituzten lan-ildoen berri eman dute. Taldearen erronka nagusia berdintasunerako eskubidea “modu praktikoan eta eraginkorrean” bermatzea da, eta hiru aldarrikapen plazaratu dituzte: berdintasunerako eskubidea eta sexuarengatiko diskrimazio eza aldarrikatzea; emakume-gizon eta taldeen arteko berdintasuna benetakoa eta egingarria izan dadin beharrezkoak diren baliabideak ahalbidetzeko eskatzea agintariei; eta administrazio publikoek emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren fenomeno estruktural eta unibertsal hau ezabatzeko politika eta jarduera eraginkorrak gara ditzaten exijitzea. Edurne Gutierrez zinegotziak, eta Berdintasun batzordeko kide Maijo Vazquezek eta Nerea Eliasek eman zuten atzo Berdintasun batzordearen berri D’elikatuzen egindako prentsaurrekoan. Ondoan zituzten batzordean parte hartzen ari diren dozena bat emakume. Batzordeko kideen arabera, emakumeek eta gizonek gizartean bete izan duten paperak “aldaketa garrantzitsua” ezagutu du: “Emakumeok gero eta parte hartze handiagoa dugu lan merkatuan, hezkuntza mailan, prestakuntza eta kultura mailan, eta oraindik apalago bada ere, erabaki guneetara ere iristen ari gara”. Aldaketak gizartean Gizartean “aldaketa nabarmenak” ematen ari dira emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko, eta bide horretan “ezinbesteko” jotzen dute talde feministek eta emakumeen eskubideen alde lanean jardun duten emakume taldeek eta norbanakoek egindako lana. “Hala ere, lan merkatuko datuek, parte hartze [...]
Urte hasieratik da martxan Ordiziako Udaleko Berdintasun batzordea, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna gertu dagoela baliatuz, batzordea bera aurkeztu eta esku artean dituzten lan-ildoen berri eman dute. Taldearen erronka nagusia berdintasunerako eskubidea “modu praktikoan eta eraginkorrean” bermatzea da, eta hiru aldarrikapen plazaratu dituzte: berdintasunerako eskubidea eta sexuarengatiko diskrimazio eza aldarrikatzea; emakume-gizon eta taldeen arteko berdintasuna benetakoa eta egingarria izan dadin beharrezkoak diren baliabideak ahalbidetzeko eskatzea agintariei; eta administrazio publikoek emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren fenomeno estruktural eta unibertsal hau ezabatzeko politika eta jarduera eraginkorrak gara ditzaten exijitzea.
Edurne Gutierrez zinegotziak, eta Berdintasun batzordeko kide Maijo Vazquezek eta Nerea Eliasek eman zuten atzo Berdintasun batzordearen berri D’elikatuzen egindako prentsaurrekoan. Ondoan zituzten batzordean parte hartzen ari diren dozena bat emakume. Batzordeko kideen arabera, emakumeek eta gizonek gizartean bete izan duten paperak “aldaketa garrantzitsua” ezagutu du: “Emakumeok gero eta parte hartze handiagoa dugu lan merkatuan, hezkuntza mailan, prestakuntza eta kultura mailan, eta oraindik apalago bada ere, erabaki guneetara ere iristen ari gara”.
Aldaketak gizartean
Gizartean “aldaketa nabarmenak” ematen ari dira emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko, eta bide horretan “ezinbesteko” jotzen dute talde feministek eta emakumeen eskubideen alde lanean jardun duten emakume taldeek eta norbanakoek egindako lana. “Hala ere, lan merkatuko datuek, parte hartze sozio politikoak, etxeko lanak egin behar izateak, emakumeen aurkako biolentziak eta holakoek erakusten digute emakumeak garela kaltetuenak berdintasun eta justizia gabeko egoeretan”.
Taldeko kideen esanetan, berdintasun politika guztietan nabarmentzen da emakumeen elkarlana sustatu beharra dagoela, eta azaldu dute emakumezkoak “ahaleginak egiten” ari direla bizitzaren esparru guztietan parte hartzeko. “Emakumeen talde berriak ari dira sortzen, eta horri esker, bizitza publikoan eta erabakitze postuetan sartzeko aukera dugu; orain arte betetzen ez genituen esparruak, alegia”. Hori guztia dela, Berdintasun batzordeak egiteko garrantzitsua duela uste dute, batetik, emakumeei esparru sozio-ekonomikoan parte hartzeko aukera ematen dielako eta ingurunean “eragiten duten ahalmenaz” jabetzeko.
Irudi faltsua gizartean
Datorren ostegunean da Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, hainbat hausnarketa plazaratu nahi izan ditu taldeak. Batzordeko kideen esanetan, berdintasuna lortuta dagoela zabalduta dago gizartean, baina hori “irudi faltsua” ematea da, eta horrek mugimendu feministaren “bidezkotasuna bertan behera” uztea ekarri du. Bigarrenik, azken urteetako “joera kapitalista eta patriarkalaren eraginez”, eta sistemaren krisi orokorrarekin batera, emakumeengan “eragin espezifikoa” du: “Gure betiko rolak betetzera bideratu nahi gaituzte”.
Hori dela eta, erakunde eta administrazio publikoei “benetako konpromisoa” exijitzen diete, “estrukturala” den arazo horri, eta “patriarkatuan oinarritutako sistema horri” irtenbideak emateko urratsak egin ditzatzen. Era berean, erakunde guztiei “elkarlanerako gonbitea” egiten diete, “diskrimazioaren aurka eta berdintasunaren alde” lan egiteko.
Egunotarako ekintzak
Martxoaren 8a hainbat emakumek urteetan egindako lana goraipatzeko eguna ere badela uste dute, eta beraz, ospatzekoa ere bai. Horren harira, berdintasun batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu:
-Martxoaren 8an Ordiziako emakumeen afaria egingo dute Boxing elkartean 21:00etan. 19:00etan elkartuko dira Olano tabernan eta trago batzuk hartu ondoren joango dira afaltzera. Majori kiroldegian, Barrenan, Herrikoan, Kirkilen, Pottokan eta Aldasoron daude txartelak salgai 13 euroan. Astelehena da txartela erosteko azken eguna.
-Martxoaren 10ean, Iruñeko Las Culebras eta Ordiziako Starblues taldeen kontzertua izango da gaztetxean.
-Martxoaren 21ean, Pink Aris filmaren emanaldia eta talde dinamikak izango dituzte, gaztetxean baita ere.