Bufoi ikastaroa Zumarragan
Gaur Karmakros antzerki taldeak antolatutako bufoi ikastaroari hasiera eman diote Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Josune Goenaga aktore zumarragarra da irakaslea. Bufoiak gizartearen lekukotza ironikoa eta barregarria egiten du. Hamabi lagun hasi dira gaur, igandera arte iraungo duen tailerra egiten.