Espainiako Gobernuak ez dio agindutako dirua emango Goiekiri
Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak salatu duenez, Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuak bertan behera utzi du Goierri beheko Goieki garapen agentziari agindu zion diru-laguntza, milioi bat eurokoa. Batzar Nagusietan izandako eztabaida batean egin du salaketa hori Garitanok. PPko batzarkide Juan Carlos Canok erantzun dio ez duela erabaki horren berririk.