Gonzalez eta Bravo, zakur-krosean indartsu
Mendiko korrika lasterketen aldaera den zakur-kros denboraldian bi lazkaotar ari dira parte hartzen: Clemente Jesus Bravo, beteranoetan; eta Jon Gonzalez, seniorretan. Igandean Tolosan (Gipuzkoa) jokatu zen Canicros proban Gonzalez 7. sailkatu zen, Dar...
Mendiko korrika lasterketen aldaera den zakur-kros denboraldian bi lazkaotar ari dira parte hartzen: Clemente Jesus Bravo, beteranoetan; eta Jon Gonzalez, seniorretan. Igandean Tolosan (Gipuzkoa) jokatu zen Canicros proban Gonzalez 7. sailkatu zen, Darko txakurrarekin, Pedro Etxeberria zumaiar garailearengandik 3:28 minutura. Bravok, Ikatz-ekin, 18. egin zuen. 41 partaide izan ziren.













