Irakurleari «desasosegua» eragiteko zortzi istorio jaso ditu Kamiok liburuan

«Bidegurutzean dauden pertsonaien istorioak» biltzen dituen liburua argitaratu du Garazi Kamio idazle andoaindarrak. Zortzi kontakizun labur dira, «irakurlearengan desasosegua» sortzen dutenak. Beste norbaiten zapatak Igartza bekaren bidez argitaratu duten 13. liburua da, eta dagoeneko salgai dago. Xabier Mendiguren editorearen hitzetan «tituluak berak sortzen du halako desasosegu bat», izan ere, «batzuetan ondo egokituko dira zapata horiek, baina beste batzutan sortuko zaigu halako ondoez bat. Eta ipuin hauek badute irakurlearengan halako desasosegu bat sortzeko gaitasuna, pertsonaien nondik norakoa ulertzeko nahi eta ezin bat». Kamiok azaldu duenez, Beste norbaiten zapatak bere «lehenengo liburua da, lehenengo haurra». Duela bi urte Igartza sarietara aurkeztu zen eta beka jaso ondoren, «hasieran sortutako ildoari jarraitu» diola azaldu du. «Orduan esan genuen bidegurutze batean dauden pertsonaien istorioak kontatuko genituela, eta azkenean halako zerbait izan da». Liburuan zortzi kontakizun labur bildu ditu. Denetan ere, ohiko pertsonaietan eta eguneroko kontu txikietan oinarritu da idazlea, baina irakurleari «desasosegu pixka bat» sortarazi nahi izan dio, azken finean, «bestearen zapatetan jartzeko gaitasunik ba ote dugun» ikusteko. Liburuak biltzen dituen istorioetako bakoitza «mundu bat» dela azaldu du Xabier Mendigurenek. Pertsonaiak «ohikoak, egunerokoak, baina normalean liburuetan agertzen ez direnak» direla dio, eta ikuslearengan enpatia eragiten dutela; «izan daiteke sinpatia edo antipatia, baina erreakzio bat sortzen [...]

Kamio, Agirre, Begiristain eta Mendiguren atzo, Donostian

«Bidegurutzean dauden pertsonaien istorioak» biltzen dituen liburua argitaratu du Garazi Kamio idazle andoaindarrak. Zortzi kontakizun labur dira, «irakurlearengan desasosegua» sortzen dutenak. Beste norbaiten zapatak Igartza bekaren bidez argitaratu duten 13. liburua da, eta dagoeneko salgai dago.

Xabier Mendiguren editorearen hitzetan «tituluak berak sortzen du halako desasosegu bat», izan ere, «batzuetan ondo egokituko dira zapata horiek, baina beste batzutan sortuko zaigu halako ondoez bat. Eta ipuin hauek badute irakurlearengan halako desasosegu bat sortzeko gaitasuna, pertsonaien nondik norakoa ulertzeko nahi eta ezin bat».

Kamiok azaldu duenez, Beste norbaiten zapatak bere «lehenengo liburua da, lehenengo haurra». Duela bi urte Igartza sarietara aurkeztu zen eta beka jaso ondoren, «hasieran sortutako ildoari jarraitu» diola azaldu du. «Orduan esan genuen bidegurutze batean dauden pertsonaien istorioak kontatuko genituela, eta azkenean halako zerbait izan da».

Liburuan zortzi kontakizun labur bildu ditu. Denetan ere, ohiko pertsonaietan eta eguneroko kontu txikietan oinarritu da idazlea, baina irakurleari «desasosegu pixka bat» sortarazi nahi izan dio, azken finean, «bestearen zapatetan jartzeko gaitasunik ba ote dugun» ikusteko.

Liburuak biltzen dituen istorioetako bakoitza «mundu bat» dela azaldu du Xabier Mendigurenek. Pertsonaiak «ohikoak, egunerokoak, baina normalean liburuetan agertzen ez direnak» direla dio, eta ikuslearengan enpatia eragiten dutela; «izan daiteke sinpatia edo antipatia, baina erreakzio bat sortzen dute».

Istorio horietako baten adibidea eman du Kamiok. «Imagina ezazue alzheimerrak jota dagoen gizon bat, bere emaztearekin bizi dena etxean. Gizonak ibiltzeko arazo larriak ditu, eta kontakizuna hasten da etxeko korridorean biak lurrean daudenean, emakumeak aldaka hautsi duelako». Pertsonaia une horretan nola sentitzen den azaltzen saiatu da Kamio, baina baita «gutako edonor egoera horretan nola sentituko ginatekeen ere».

Hamabosgarren beka abian
Garazi Kamioren liburua, Igartza bekari esker argitaratu den hamahirugarren liburua dela azaldu du Koldo Agirre Beasaingo alkateak, eta dagoeneko atera direla 15. Literatura Sorkuntzarako Bekaren oinarriak. Hasieran idazlehiaketa zena, beka izatera pasa zen, eta aldaketa hori «onerako» izan zela uste du Agirrek; «horren adierazgarri da urtero dozena bat proiektu inguru aurkezten direla».

Garazi Kamiok ere, literaturarentzat «garai zailak» datozela aipatu du, eta berak lan egin zuen Sautrela telebista saioa bukatzera doala; «literaturarentzat beste plaza bat istera doa». Horregatik, CAF enpresari eta Beasaingo Udalari, «Igartza saria eta beka aurrera eramaten jarrai dezatela» eskatu zien, aurrerantzean ere «euskal idazle berriek beraien lekua izan dezaten».

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa