Jauregiri eta Makazagari 23na urteko zigorra
Espainiako Auzitegi Nazionalak 23na urteko kartzelaldira zigortu ditu Oskarbi Jauregi zaldibiarra eta Xabier Makazaga segurarra. Gorka Landaburu kazetariari 2001ean lehergailudun liburu bat igorri izana egotzi diete bi goierritarrei. Herenegun kaleratu...
Espainiako Auzitegi Nazionalak 23na urteko kartzelaldira zigortu ditu Oskarbi Jauregi zaldibiarra eta Xabier Makazaga segurarra. Gorka Landaburu kazetariari 2001ean lehergailudun liburu bat igorri izana egotzi diete bi goierritarrei. Herenegun kaleratutako epaiaren arabera, 600.000 euroko kalteordaina eman beharko diote Landabururi, kalte fisikoak jasan zituelako.