La Salleko ikasleek ehun zuhaitz landatu dituzte
Zuhaitz Eguna egin dute gaur goizean Beasainen. Aurten La Salle ikastetxeko ikasleak hartu dute parte zuhaitzen landaketan. Guztira 51 gaztetxeko bildu dira. Goizeko 10:30ean egin dute hitzordua. N-etik Bernedo aparkalekurako sarreran dagoen maldan egin dute ekimena. Guztira, 100 urki landatu dituzte. La Salle ikastetxeko ikasleek Goroldi taldeko langileen laguntza izan dute landaketa aurrera eramateko orduan. Urtero bezala ekimen honek Beasaingo Udalaren babesa jaso du. Ekimenaren helburua bertako lurretan bertako espezieen presentzia bermatzea da. Baita, bide batez, herritarrak gai honen inguruan kontzientziatzea ere.
Zuhaitz Eguna egin dute gaur goizean Beasainen. Aurten La Salle ikastetxeko ikasleak hartu dute parte zuhaitzen landaketan. Guztira 51 gaztetxeko bildu dira. Goizeko 10:30ean egin dute hitzordua. N-etik Bernedo aparkalekurako sarreran dagoen maldan egin dute ekimena. Guztira, 100 urki landatu dituzte. La Salle ikastetxeko ikasleek Goroldi taldeko langileen laguntza izan dute landaketa aurrera eramateko orduan.
Urtero bezala ekimen honek Beasaingo Udalaren babesa jaso du. Ekimenaren helburua bertako lurretan bertako espezieen presentzia bermatzea da. Baita, bide batez, herritarrak gai honen inguruan kontzientziatzea ere.