Zortzi film labur saio batean ikusgai, Lazkaon
Zinemagile amateurren lanak herriz herri eskaintzen dituen Laburbira ekimena asteartean, hilak 6, Lazkaon izango da. Zortzi film labur emango dituzte Arerian, 21:00etatik aurrera. Denera 85 minutu izango dira. Lan guztiak euskaraz dira. 2010eko eta iazko ikuslanen artean, Gotzon Elortzak 1961ean grabatutako Aberria «euskarazko lehen dokumentala» emango dute. Film zerrenda: ‘Hemen nago’. Maialen Sarasua, 2010, 14 min. ‘Izena duena’. Joseba Uberuaga, 2011, 9 min. ‘Urrezko eraztuna’. Jon Garaño, 2011, 7 min. ‘Aberria’. Gotzon Elortza, 1961, 15 min. ‘Ohe azpiko zera’. Paul Urkijo eta David Zabala, 2011, 13 min. ‘Zeinek gehiago iraun’. Gregorio Muro, 2011, 12 min. ‘Kantuka-Revolta permanent’. Kultur Kabia, 2011, 3 min. ‘Instalación’. Xoxe Diaz, 2011, 14 min.
Zinemagile amateurren lanak herriz herri eskaintzen dituen Laburbira ekimena asteartean, hilak 6, Lazkaon izango da. Zortzi film labur emango dituzte Arerian, 21:00etatik aurrera. Denera 85 minutu izango dira. Lan guztiak euskaraz dira. 2010eko eta iazko ikuslanen artean, Gotzon Elortzak 1961ean grabatutako Aberria «euskarazko lehen dokumentala» emango dute.
Film zerrenda:
- ‘Hemen nago’. Maialen Sarasua, 2010, 14 min.
- ‘Izena duena’. Joseba Uberuaga, 2011, 9 min.
- ‘Urrezko eraztuna’. Jon Garaño, 2011, 7 min.
- ‘Aberria’. Gotzon Elortza, 1961, 15 min.
- ‘Ohe azpiko zera’. Paul Urkijo eta David Zabala, 2011, 13 min.
- ‘Zeinek gehiago iraun’. Gregorio Muro, 2011, 12 min.
- ‘Kantuka-Revolta permanent’. Kultur Kabia, 2011, 3 min.
- ‘Instalación’. Xoxe Diaz, 2011, 14 min.