Beasainek irabazi egin dio Laudio liderrari (2-1)
Beasainek garaipen bikaina lortu duen gaur arratsaldean Loinatzen, 3. mailako lider Laudio 2-1 mendean hartuta. Irabazteko modua bera ere ederra izan da, Oier Artolak 91. minutuan sartu baitu beasaindarrei hiru puntuak ematen dizkien gola. Garaipen horrekin, igoera fasea jokatzeko postuetan sar daiteke, aurkari zuzenek asteburuan lor dezaketen emaitzaren arabera. Laudiok 55 puntu ditu orain, eta Beasainek 53. Iker Lasak zuzentzen duen taldeak partida serioa jokatuko du, eta 28. minutuan markagailuaren aurretik jarri da Urkizuk sartutako gol bati esker. Baina pozak ez du gehiegi iraun Loinatzen, Paredesek 37.ean lortu baitu berdinketaren gola. Bigarren zatia ere oso parekatua izan da, eta bi taldeek aukera bat baino gehiago izan dute aurretik jartzeko. Aukerarik garbiena arabarrek izan dute, bigarren zatiko 38. minutuan bi aldiz jaurti baitute etxekoen atera, baina Beasainen atezaina bikain aritu da. Eta partida berdinketarekin bukatuko zela uste zenean lortu du Beasainek garaipenaren gola.
Beasainek garaipen bikaina lortu duen gaur arratsaldean Loinatzen, 3. mailako lider Laudio 2-1 mendean hartuta. Irabazteko modua bera ere ederra izan da, Oier Artolak 91. minutuan sartu baitu beasaindarrei hiru puntuak ematen dizkien gola. Garaipen horrekin, igoera fasea jokatzeko postuetan sar daiteke, aurkari zuzenek asteburuan lor dezaketen emaitzaren arabera. Laudiok 55 puntu ditu orain, eta Beasainek 53.
Iker Lasak zuzentzen duen taldeak partida serioa jokatuko du, eta 28. minutuan markagailuaren aurretik jarri da Urkizuk sartutako gol bati esker. Baina pozak ez du gehiegi iraun Loinatzen, Paredesek 37.ean lortu baitu berdinketaren gola. Bigarren zatia ere oso parekatua izan da, eta bi taldeek aukera bat baino gehiago izan dute aurretik jartzeko. Aukerarik garbiena arabarrek izan dute, bigarren zatiko 38. minutuan bi aldiz jaurti baitute etxekoen atera, baina Beasainen atezaina bikain aritu da. Eta partida berdinketarekin bukatuko zela uste zenean lortu du Beasainek garaipenaren gola.