Figini eta Heitz dira une honetan Ordiziako Irekia irabazteko hautagaiak
Orain dela ordu erdi bat bere proban egin duen denbora aintzat hartuta, Stefano Figini italiarra da Ordiziako Majori kiroldegian jokatzen ari den Nazioarteko Hegats Igeriketa Txapelketa irabazteko hautagaia. Hala ere, oraindik beste ordubetean probak jokatuko dira, eta Cesare Fumarola italiarrak ez du begiz jota duen proban parte hartu. Irabazteko aukera guztiak galdu dituena Young Joong Yoon korearra da. Asiako txapeldunak ez du 400 eskafranda proban nahi bezalako denbora ona egin. Emakumezkoetan, berriz, eta okerrik ez bada, Camile Heitz frantziarra izango da. Ordiziako Urpekoak taldeak antolatu du txapelketa 12. aldiz. Urpeko Jardueretako Munduko Konfederazioak nazioarteko egutegian sartu du aurten ere Ordiziako Irekia. 150 igerilari inguru elkartu dira Ordizian, 21 taldetakoak. Italia, Frantzia, Korea, Espainia, Herrialde Katalanak eta Euskal Herrikoak dira gehienak. Etxekoen artean Ordiziako Urpekoak, Tolosako Igarondoko Urpekoak, Iruñeko San Joan eta Tafallako Igeriketa taldekoak dira. Horien artean nabarmenena Mara Varela tolosarra da –abiadura frogetan aritzen da–, eta urazaleleko 400 metrotan junior mailako Espainiako txapeldun Josu Sarasola ere bai.
Orain dela ordu erdi bat bere proban egin duen denbora aintzat hartuta, Stefano Figini italiarra da Ordiziako Majori kiroldegian jokatzen ari den Nazioarteko Hegats Igeriketa Txapelketa irabazteko hautagaia. Hala ere, oraindik beste ordubetean probak jokatuko dira, eta Cesare Fumarola italiarrak ez du begiz jota duen proban parte hartu. Irabazteko aukera guztiak galdu dituena Young Joong Yoon korearra da. Asiako txapeldunak ez du 400 eskafranda proban nahi bezalako denbora ona egin. Emakumezkoetan, berriz, eta okerrik ez bada, Camile Heitz frantziarra izango da.
Ordiziako Urpekoak taldeak antolatu du txapelketa 12. aldiz. Urpeko Jardueretako Munduko Konfederazioak nazioarteko egutegian sartu du aurten ere Ordiziako Irekia. 150 igerilari inguru elkartu dira Ordizian, 21 taldetakoak. Italia, Frantzia, Korea, Espainia, Herrialde Katalanak eta Euskal Herrikoak dira gehienak. Etxekoen artean Ordiziako Urpekoak, Tolosako Igarondoko Urpekoak, Iruñeko San Joan eta Tafallako Igeriketa taldekoak dira. Horien artean nabarmenena Mara Varela tolosarra da –abiadura frogetan aritzen da–, eta urazaleleko 400 metrotan junior mailako Espainiako txapeldun Josu Sarasola ere bai.