Gaur iluntzean jakingo da Zalduak Olasagastiaren desafioa onartzen duen edo ez
Joxemari Olasagasti Igeldoko aizkolariak Zumarragako Xabier Zalduari botatako desafioa jokatuko den edo ez gaur iluntzean erabakiko da. Tolosako Cantabrico tabernak dira elkartzeko, 20:30ean, gaurko eguna jarri baitzuen Olasagastik apustuari buruz hitz egiteko. Igeldokoak honako desafioa proposatu zion joan den astean Zalduari: berak 22 kanaerdiko ebakitzea eta Zumarragakoak 20. Bi hilabeteko epean jokatu beharko da apustua, eta alde bakoitzak 6.000na euro jarriko lituzke.