Agauntza errekan hara eta hona
Ataungo Agauntza errekan angula handiak bizi dira joan den ostiraletik. Bi kilo inguru askatu zituzten adituek goizean. Beraien nahia ahalik eta kopururik handiena aurrera ateratzea da. Ekimen hori proiektu instituzional baten parte da. Europan aingiren populazioak beherakada nabarmena izan du azken 25 urte hauetan. Horregatik, Europako Ministroen Kontseiluak arautegi bat publikatu zuen, estatuak beraien kudeaketa planak egitera behartuz. Euskal Autonomia Erkidegoan egin zuten kudeaketa plana, eta ondorioztatu zuten une hartan ez zutela nahikoa informazio arautegi komunitarioaren arabera espezien kontserbazioan eragiteko. Hala, aingirari buruzko ikerketa jarri zuten abian. Gipuzkoako Foru Aldundia, Azti fundazioa eta Uraren Euskal Agentzia ari dira besteak beste, lan horretan. Plan horren helburua Oria ibaiaren arroan birpopulaketa formula desberdinak ikertzea da, epe luzerako birsartze programa egokiena diseinatu ahal izateko. Guztira hiru formula jarri dituzte abian, eta hiru leku desberdinetan: Idiazabalgo Urtsuaran ibaian, Zegamako Oria ibaian eta Ataungo Agauntza ibaian. Hirurak abian 2011ko ekainean hiru birpopulatze saioetako bat jarri zuten abian: Orbeldiko tranpan (Usurbilen) atzemandako angula handi basatiak Idiazabalgo Urtsuaran errekan askatu zituzten. Urtarrilaren 24an bigarren birpopulatze esperimentalari ekin zioten: bezperan Oria ibaian harrapatutako angulak berriz ere Oria ibaian askatu zituzten, baina 50 kilometro gorago, hau da, Zegaman. Guztira 3,2 kilo angula bota zituzten uretara. Beste 3,2 angula Mutrikura [...]
Ataungo Agauntza errekan angula handiak bizi dira joan den ostiraletik. Bi kilo inguru askatu zituzten adituek goizean. Beraien nahia ahalik eta kopururik handiena aurrera ateratzea da.
Ekimen hori proiektu instituzional baten parte da. Europan aingiren populazioak beherakada nabarmena izan du azken 25 urte hauetan. Horregatik, Europako Ministroen Kontseiluak arautegi bat publikatu zuen, estatuak beraien kudeaketa planak egitera behartuz. Euskal Autonomia Erkidegoan egin zuten kudeaketa plana, eta ondorioztatu zuten une hartan ez zutela nahikoa informazio arautegi komunitarioaren arabera espezien kontserbazioan eragiteko. Hala, aingirari buruzko ikerketa jarri zuten abian. Gipuzkoako Foru Aldundia, Azti fundazioa eta Uraren Euskal Agentzia ari dira besteak beste, lan horretan. Plan horren helburua Oria ibaiaren arroan birpopulaketa formula desberdinak ikertzea da, epe luzerako birsartze programa egokiena diseinatu ahal izateko. Guztira hiru formula jarri dituzte abian, eta hiru leku desberdinetan: Idiazabalgo Urtsuaran ibaian, Zegamako Oria ibaian eta Ataungo Agauntza ibaian.
Hirurak abian
2011ko ekainean hiru birpopulatze saioetako bat jarri zuten abian: Orbeldiko tranpan (Usurbilen) atzemandako angula handi basatiak Idiazabalgo Urtsuaran errekan askatu zituzten. Urtarrilaren 24an bigarren birpopulatze esperimentalari ekin zioten: bezperan Oria ibaian harrapatutako angulak berriz ere Oria ibaian askatu zituzten, baina 50 kilometro gorago, hau da, Zegaman. Guztira 3,2 kilo angula bota zituzten uretara. Beste 3,2 angula Mutrikura eraman zituzten gizentzera. Esti Diaz Aztiko ikerlariak jakitera eman duenez, horietatik batzuk hil egin ziren, eta beraz Ataungo Agauntza ibaian bi kilo inguru askatu dituzte.
Hiru ibaietan lortutako datuak konparatu egingo dituzte eta emaitzen arabera, hainbat pauta proposatuko dituzte birpopulatze orokorrago bati ekiteko.













