Martxoaren 29ko grebak jarraipen zabala izango du
Azken egunetan eskualdeko enpresetan egin dituzten asanbladetan jasotako emaitzak kontuan hartuta, martxoaren 29rako deituta dagoen greba orokorrak «jarraipen arrakastatsua» izango du ELA eta LAB sindikatuek iritziz.
Asanblada horietako emaitzak kontuan hartuta, «Goierriko 26 enpresa esanguratsuenek» grebarekin bat egin dutela jakinarazi dute bi sindikatuetako ordezkariek. CAF, Carrefour, Indar, Irizar, eta Aceralia dira hilaren 29an egun osoko lanuztea egingo duten enpresetako batzuk.
Kalera irteteko deia
ELAk eta LABek elkarrekin egin duten agerraldian zehaztu dutenez, grebarekin bat egingo dutenen enpresen kopurua kontuan hartuta, datorren ostegunekoa «itxiera orokorra» izango dela aurreikusten dute. Hala, greba orokorraren egunean, «jendea kalera irten eta deituta dauden mobilizazioetan parte hartzeko» eskatu diete goierritarrei.
Izan ere, «datorren erronka ez da nolanahikoa, eta tamainako erantzuna emanteko, ezinbestekoa da egun horretan kaleetan egingo den argazkia parekoa izatea», zehaztu dute.
Enpresak
Greba egingo dutenak
• Beasain. CAF eta Beasaingo Udala.
• Olaberria. Carrefour, Hine S.A, Hine Renovables, Aceralia, eta Indar.
• Legazpi. GKN, CIE, Legazpiko Udala, Bellota eta T.T.T Ejes.
• Lazkao. Lazkaoko Udala, Katea-Legaia eta Azkar.
• Zumarraga. Zumarragako Udala eta Arcelor
• Urretxu. Urretxuko Udala eta UZ.
• Ezkio-Itsaso. Barandiaran Mo eta Riza.
• Ordizia. Ordiziako Udala eta Goierri Herri Ekintza.
• Ormaiztegi. Irizar.
• Idiazabal. Safetech.
• Gabiria. Juan Lasa tailerra.
• Legorreta. Prodema.
• Itsasondo. Jaso.













