Gizonezko bat atxilotu dute Ordizian, ustez droga saltzen ari zela

Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat gauean Ordizian, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Herrizaingo sailaren arabera, haxixa eta kokaina atzeman zioten gizonezkoari atxilotu zutenenean. Iturri horiek diotenez, atxilo...

Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat gauean Ordizian, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Herrizaingo sailaren arabera, haxixa eta kokaina atzeman zioten gizonezkoari atxilotu zutenenean. Iturri horiek diotenez, atxilotuak zorro txiki bat eman zion beste gizonezko bati, elkarrekin hizketan egon ondoren. Ertzaintzak, gizonezkoa droga saltzen ari zela iritzita, atxilotu egin zuen, eta atxilotze unean 25 gramo haxix eta kokaina papertxo bat atzeman zituen.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa