2012/4/2

Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du Alacanten

 Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularrean lehen bi postuetan bukatzeko urrats handia egin zuen atzo Alacanten, La Vila iazko txapeldunari 24-42 irabazita. Lehen aldiz irabazi dute goierritarrek Vila Joiosan –erasoko puntu gehigarri eta guzti gainera– eta bigarren postuan dira orain, VRAC Quesos Entrepinaren taldearengandik bi puntu eskasera. Datorren igandean, hilak 8, elkarren aurka jokatu beharko dute lehen biek Altamiran, eta Ordiziak, partida irabazten badu, lidergoa eskuratuko luke liga erregularra bukatzeko partida bakarren faltan. Ordiziak goitik behera kontrolatu zuen partida, eta atsedenaldira 7-22 aurretik joan zen, hiru entsegu eta zigor kolpe bat sartuta. Bigarrenean sendoago zelairatu ziren etxekoak, eta markagailuan gerturatzea lortu zuten (17-25), baina Simpsonek laugarren entsegua lortu zuen Ordiziarentzat 63. minutuan, eta partida ia erabakita utzi (17-32). Partida bukatzerako, Huxfordek eta Krollek entsegu bana lortu zuten Goierriko taldearentzat. VRACek 62 puntu ditu orain, Ordiziak 60 eta Santboianak 59. Hiru talde hauetako bi sailkatuko dira lehen liga erregularreko lehen bi postuetan. Bi jardunaldi falta dira liga bukatzeko.  

Ordiziako Hitza

Ordiziako errugbilariak

Goierriko Hitza

Itsasondon odola eman ahalko da gaur

Gipuzkoako Odol Emaile Elkarteak odola aterako du gaur, astelehena, Itsasondon. 19:00etatik 21:00etara udaletxe azpira joateko deia egin diete itsasondoarrei. Gogorarazi dute emaile berriak behar direla, «dagoen odol premiari aurre egiteko betiko emai...

Aimar Maiz

Klak!son: sailkatu ezin daitekeen musika librea

Klak!son taldea Urretxuko, Zumarragako eta Antzuolako musikariek osatzen dute. Talde bat baino, proiektua dela diote, aho batez, Mikel Arriaran bateria-jotzaile zumarragarrak eta Aritz Ormazabal baxu-jotzaile urretxuarrak. Taldean sartutako azken musikariak dira. Izan ere, Klak!son-en ibilbidea luzea da jada, eta hainbat musikari igaro dira bere abestien partituretatik. Sortzen duten musikak ezaugarri bat badu, ezin dela sailkatu da. «Gure artean ez dago lider jakinik. Hortaz, erabaki guztiak denon artean hartzen ditugu», dio Ormazabalek. Horrek, sormenaren alde eta kontra egiten duela gehitu du Arriaranek, «malguagoa eta irekiagoa da gure musika. Baina, poliki lan egiten dugu, ezinbestean». Estilo zehatzik ez daukate. Entzutean ondo sartzen den musika sortu nahi dute. «Berria eta originala izatea baino, berezkoa eta gurea izatea nahi dugu», azaldu du bateria-jotzaileak. Taldeko kide bakoitzaren gustu musikalak oso bestelakoak dira. Heavy zale bati rock zalea gehitzen zaio; aurrekoei post-punk-a gustuko duena. Blues-a eta funky-a gogoko dituenarekin osatzen da Klak!son taldea. Iaz, urte amaieran, lehenengo diskoa plazaratu zuten, Zai at Devo city izenekoa. Hiru urteko ibilbidearen emaitza da, beraiek ekoitzitako artisautza lana. Musikari gazteek euren lanak merkaturatzeko dituzten aukerei buruz galdetuta, «aukerak, egon badaude. Musika talde gutxik dute merkatu handirako sarrera txartela. Baina, baliabide digitalek aukera berriak sortu dituzte», dio Ormazabalek. Astero Antzuolan (Gipuzkoa) [...]

Goierriko Hitza

Bertsomovieda

Goierriko Hitza

Gizonezko bat atxilotu dute Ordizian, ustez droga saltzen ari zela

Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat gauean Ordizian, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Herrizaingo sailaren arabera, haxixa eta kokaina atzeman zioten gizonezkoari atxilotu zutenenean. Iturri horiek diotenez, atxilo...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa