Gaztetxearen eta Ilintxaren arteko derbia jokatuko da larunbatean

Legazpiko Gazteak Kirol Elkartea sortu zela hamar urte igaro direla eta futbol partida antolatu dute larunbat honetarako. Orain sei urte herrian izan ziren bi futbol taldeen arteko partida izango da larunbatekoa, Bikuña futbol zelaian izango da 17:00etan hasita. Bide batez, ireki dute dagoeneko futbol zazpi txapelketan izena emateko epea. Aurtengoa bosgarrena izango da eta iaz bezela 30 talde inguruk parte hartuko dutela espero dute elkarteko kideek. Txapelketa maiatzaren 19an hasiko da eta ekainaren 30ean jokatuko dute finala. Izena emateko epea apirilaren 26an amaituko da.

Orain dela sei urte jokatu zen bi futbol talde legazpiarren arteko azkeneko derbia

Legazpiko Gazteak Kirol Elkartea sortu zela hamar urte igaro direla eta futbol partida antolatu dute larunbat honetarako. Orain sei urte herrian izan ziren bi futbol taldeen arteko partida izango da larunbatekoa, Bikuña futbol zelaian izango da 17:00etan hasita.

Bide batez, ireki dute dagoeneko futbol zazpi txapelketan izena emateko epea. Aurtengoa bosgarrena izango da eta iaz bezela 30 talde inguruk parte hartuko dutela espero dute elkarteko kideek. Txapelketa maiatzaren 19an hasiko da eta ekainaren 30ean jokatuko dute finala. Izena emateko epea apirilaren 26an amaituko da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa