Amaia Iturriotzek irabazi du Osinalde Saria
Pasa den larunbatean Osinalde Sariketako finala ospatu zuten Gabiriako izen bereko elkartean. Amaia Iturriotz uirretxuarra zen finaleko goierritar bakarra, eta berak eraman zuen garaipena. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso zuen saioa. Entzuleen iritziak eta epaimahaiaren puntuaketak bat egin zuenez, bigarren saria eskaini zen, eta hori Peio Ormazabal arrigorriagarrarentzat izan zen. Bertsorik onenaren saira bestalde, Josu Oiartzabal azpeitiarrak lortu zuen, zortziko txikiko ofiziotan botatako bigarren bertsoarengatik. Honakoek lehiatu zuten Osinalden: -Maddi Ane Txoperena (Hendaia) -Peio Ormazabal (Arrigorriaga) -Nekane Zinkunegi (Arrigorriaga) -Josu Oiarzabal (Azpeitia) -Amaia Iturrioz (Urretxu) -Imanol Uria (Algorta) Jokin Muruak jarri zikien gaiak eta kopletan Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilariek lagundu zieten. Afaltzera 115 lagun eta saioa entzutera adin guztietako 200 lagun inguru bertaratu ziren. Irakurri GoiBerriren 10. alean Osinalde sariko finalari begira Amaia Iturriotz gazteari eginiko elkarrizketa.
Pasa den larunbatean Osinalde Sariketako finala ospatu zuten Gabiriako izen bereko elkartean. Amaia Iturriotz uirretxuarra zen finaleko goierritar bakarra, eta berak eraman zuen garaipena. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso zuen saioa.
Entzuleen iritziak eta epaimahaiaren puntuaketak bat egin zuenez, bigarren saria eskaini zen, eta hori Peio Ormazabal arrigorriagarrarentzat izan zen. Bertsorik onenaren saira bestalde, Josu Oiartzabal azpeitiarrak lortu zuen, zortziko txikiko ofiziotan botatako bigarren bertsoarengatik.
Honakoek lehiatu zuten Osinalden:
-Maddi Ane Txoperena (Hendaia)
-Peio Ormazabal (Arrigorriaga)
-Nekane Zinkunegi (Arrigorriaga)
-Josu Oiarzabal (Azpeitia)
-Amaia Iturrioz (Urretxu)
-Imanol Uria (Algorta)
Jokin Muruak jarri zikien gaiak eta kopletan Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilariek lagundu zieten.
Afaltzera 115 lagun eta saioa entzutera adin guztietako 200 lagun inguru bertaratu ziren.