Aisialdirako ekintzen inguruan hitz egingo dute asteazkenean
Ataungo Udalak, herriko haur eta gazteentzat zer antolatu daitekeen erabakitzeko bilera egingo du herritarrekin. Asteazken goizeko 10:00etan elkartuko dira, udaletxean. Besteak beste, udako txokoen ordutegia eta adin tartea, zein esperientzia errepikat...
Ataungo Udalak, herriko haur eta gazteentzat zer antolatu daitekeen erabakitzeko bilera egingo du herritarrekin. Asteazken goizeko 10:00etan elkartuko dira, udaletxean. Besteak beste, udako txokoen ordutegia eta adin tartea, zein esperientzia errepikatu daitezkeen eta beste zer antolatu daitekeen izango dute hizpide. Baten batek ekarpenen bat egin nahiko balu, ataunaisia@ataun.net helbidera mezu bat bidal dezake.