Irakurzaletasuna bultzatzeko Juul programaren barruan Urretxu-Zumarragako ikasleek euskarazko gustuko liburua bozkatu dute.
Triste azaldu da gaur aizkolari zumarragarra, baina galtzen ere jakin behar dela adierazi du.
Estanda Ordiziak berealdiko garaipena lortu zuen larunbatean Majori kiroldegian. Emilio Ortizek zuzendutako neskek 2-1 irabazi zioten Bilboko Tecuni taldeari, eta nesken areto futboleko Espainiako Zilarrezko mailako lider jarraitzeaz gain, urrats handi...
Ataungo Udalak, herriko haur eta gazteentzat zer antolatu daitekeen erabakitzeko bilera egingo du herritarrekin. Asteazken goizeko 10:00etan elkartuko dira, udaletxean. Besteak beste, udako txokoen ordutegia eta adin tartea, zein esperientzia errepikat...
Legazpiko PSE-EE alderdiak zaborraren kudeaketari buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia bihar izango, 18:30etik aurrera Legazpiko kultur etxean. Susana Corcuera, Gipuzkoako PSE-EEko udal politikarako idazkaria eta Manuel Blazquez, ingurumen teknikar...
Mundu mailako Liburuaren Eguna Goierrira ere iritsi da. Lazkaora, zehatzago. Gerriko liburu-dendak bat egin du nazioarteko ospakizunarekin, eta kalera atera dituzte salmahaiak gaur goizean. Liburuak %10eko deskontuarekin eros daitezke gaur egun guztian. Gerriko liburu-dendaren aurrean ipini dituzte mahaiak, liburukiz beteta. Azken berritasunak daude tartean, Ramon Saizarbitoriaren Martutene berri-berria, kasu. Bestetik, liburu-dendaren funts zaharrak merkaturatzeko eskaintza berezia abirazi du gaur Gerrikok. Liburu-dendaren bigarren solairuan zortzi kaxakada liburu jarri dituzte, bezeroen eskura. Euro baten truke eskura liteke liburuki bakoitza. Mota guztietako tituluak daude: didaktikazkoak, erlijiozkoak, bidaienak, atlasak, hiztegiak, gaztelaniazko eta euskarazko literatura, ikerlanak… Agortu artean iraungo du kanpaina horrek. Liburuaren nazioarteko egunarekin batera hasi da, bestetik, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina ere, euskarazko liburuak irakurtzeko eta merkaturatzeko ekimenez Topaguneak bultzatutakoa. Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak laugarren urtez Lazkaon jarri du aukera; irakurleek %25eko deskontua jasoko dute liburu berria —euskarazkoa behar du izan, eta literatura irakurgaien sailekoa— erosterakoan. GEEko bazkideek erdi prezioan eros dezakete, %50eko deskontua baitute horiek. Lehenbiziko aldiz Ataunera ere iritsi da Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina. Murkondo kultur elkartearen ekinez, ataundarrek baldintza berak izango dituzte: edozein herritarrek %25eko deskontua eta Murkondoko bazkideek %50ekoa. Lazkaoko Gerriko liburu-dendara joan behar dute ataundarrek ere. Irakurleek egin beharrekoa “erraza” da: lehendik irakurria duten euskarazko [...]
Tolosaldeko Triatloi Taldearekin aritzen den Maider Gaztañaga ordiziarra da Euskadiko distantzia luzeko txapeldun berria. Larunbatean jokatu zen Arrigorriagan (Bizkaia) bertako duatloia, Euskadiko Txapelketarako baliagarria, eta emakumezkoetan onena i...
Bi esparru gogokoenak batu dituen proiektua dela dio ingeniari zumarragarrak, ametsa da niretzat biak bateratzea
Hasiera borobila eman diote Lazkaon San Prudentzio festen egitarauari. Lehenengo asteburua ospatu dute. Txupinazoak eta pregoiak geroz eta jende gehiago erakartzen duela ikusi da —plaza beterik—; haurren danborradak 25. urteurrena bete du; mozorrot...
Atzo eguerdian bedeinkatu zituzten haziak Santa Engrazi ermitan, urtero bezala. AUrten ordea teilatu berriaren azpain egin zuten. Diputazioak bazterretako teila zaharrak mantentzea eskatu du, baina gainerkoan teila berriak jarri dira. Jende ugari gertu...
Ostiralean banatu zituzten Bertsomovieda lehiaketako sariak, Beasaingo Igartza jauregian. Han izan ziren epaimahaiaren, publikoaren eta bertsorik onenen saria jaso duten egileak. Antolatzaileen izenean, Iñaki Apalategik parte hartzaile guztien lana eskertu zuen, eta lehiaketaren “balorazio oso ona” egiten dutela azaldu zuen. Bere hitzetan, “azkenean 26 lan jaso ditugu, bertsopaperetan jasotzen genuen lan kopuru beretsua edo gehixeago da, baina gauza bat da lan kopurua, eta beste bat partehartzaile kopurua. Eta zenbatu ez badugu ere, partehartzaile kopurua ehundik gorakoa da”. Ikus-entzuleen partetik ere, jarraipen handia izan du lehiaketak, eta sortu duten webguneak, 14.000 bisita izan ditu. Hedadura aldetik ere, “zabalpen handia” izan du lehiaketak, “Hego Euskal Herriko lurralde guztietatik” jaso baitituzte lanak. Eskualdean bertan ere harrera ona izan du, eta Goierrin bertan egindako hainbat lan jaso dituzte. Lehiaketa Arrano elkartearen eta Beasaingo Udalaren artean antolatu dute. Udalaren izenean, Unai Baztarrika kultura eta euskara arloko zinegotziak hartu zuen hitza. Lehiaketa honen aurrekaria, Neguko Bertsopaper Lehiaketa zela azaldu zuen, baina eredu hura agortuta zegoela ikusten zuten antolatzaileek, “eta udaletik, zerbait berria egitera animatu genituen antolatzaileak. Hortik jaio zen Bertsomovieda lehiaketa”. Lehiaketa berria izanda, hasieran “beldur pixka bat” izan bazuten ere, jendearen erantzuna ikusita “formatuarekin asmatu” dutelakoan dago. Hori dela eta, bai parte hartzaileak eta bai [...]
Pasa den larunbatean ate irekien jardunaldia egin zuten Legazpiko GKN Driveline enpresan, euskararen eta segurtasunaren eguna ospatzeko. Ekitaldia enpresako langileei, horbitzaileei eta bezeroei eta haien familiei zuzenduta zegoen. Goiz osoan zehar makina bat ekintza egin zituzten, gonbidatu bereziren batekin. Izan ere, Porrotx pailazoa eta Patakon pirata izan ziren GKNko ospakizunetan, euskararen inguruko hitzaldia eskaintzeko. Hitzaldiez gainera, lantegiko instalazioetara bisita egin zuten jardunaldian parte hartu zutenek. Ondoren, Txillida lantokira joan ziren guztiak Txu Txu trenean, bertan, haurrentzako tailerrak eta jolasak antolatu zituzten eta hamaiketakoa egiteko aukera ere egon zen. GKN erre zela urte bat Egutegiak gainera, ate irekien jardunaldiak efemeride batekin bat egita ekarri du. Izan ere, atzo urte bat bete zen, Legazpiko enpresan sutea izan zenetik. Iazko apirilaren 23an izan zen, Aste Santuan. Sutea ez zen guztiz larria izan, baina enpresako piezen garbiketa lerroa erabat suntsitu zuen. Sanchezek dio, «urte osoa daramagu suak suntsitutakoa konpontzen, eta zorionez, ia %100ean eman diogu buelta guztiari». Ate irekien jardunaldiak, enpresak urte honetan egindako berrikuntzak ezagutzera emateko ere balio izan zuen. Festa giroa, eguerdira arte luzatu zen.
Asteburuan Astigarretan izan dute hitzordua herriko mus zaleek, Astauzel elkarteak antolatzen duen mus txapelketa jokatu baitute, aurten hamabigarren urtez. Leandro Lizarralde eta Antonio Etxaniz izan dira txapela jantzi dutenak. Behin lehiaketa bukatu...
Asteburuan etxean irabazi eta gero, Beasain igoera faseko postuetara gerturatu da berriz ere; orain, bi puntura ditu Zalla eta Portugalete, 3. eta 4. sailkatuak, hurrenez hurren. Ligaren azken txanpa honetan, etxeko partidek duten garrantzia ikusita, irabazi beharreko partida zuten Iker Lasaren mutilek. Talde getxoztarra, ordea, eskarmentu handikoa da, eta nahikoa lan eman zion etxeko taldeari. 10. minutuan, defentsan izandako akats bat aprobetxatu eta markagailuan aurretik jarri ziren bizkaitarrak. Partida aldapa gora jarri zen, baina etxekoek ez zuten etsi, eta aurreneko zatia bukatzear zela, Iker Martinezek banakoa jarri zuen markagailuan. Bigarren zatian, bi taldeak atera ziren garaipenaren bila, eta joko bizia eta ikusgarria egin zuten, biek ala biek ere. Arenasek benetako “setioa” egin zuen aurreneko ordu laurdenean, eta hein handi batean, Txusta atezainaren lanari esker eutsi zioten etxekoek berdinketari. Aurreneko minutu txar haiek pasata, beasaindarrak berpiztu egin ziren, eta arrisku aukera batzuk sortzen hasi ziren. Hamar minuturen faltan, Oier Artolak 2-1ekoa egin zuen. Emozioz betetako partida eta garaipen handia etxekoentzat. Aurreko asteburuko porrotaren ondoren, berriz ere igoera faserako postuetako borrokan sartu dira. Datorren asteburuan, Gasteizera joango dira, jaitsiera postuetan dagoen Vitoria taldearen kontra jokatzeko.