Banatu dituzte Bertsomovieda lehiaketako sariak
Ostiralean banatu zituzten Bertsomovieda lehiaketako sariak, Beasaingo Igartza jauregian. Han izan ziren epaimahaiaren, publikoaren eta bertsorik onenen saria jaso duten egileak. Antolatzaileen izenean, Iñaki Apalategik parte hartzaile guztien lana eskertu zuen, eta lehiaketaren “balorazio oso ona” egiten dutela azaldu zuen. Bere hitzetan, “azkenean 26 lan jaso ditugu, bertsopaperetan jasotzen genuen lan kopuru beretsua edo gehixeago da, baina gauza bat da lan kopurua, eta beste bat partehartzaile kopurua. Eta zenbatu ez badugu ere, partehartzaile kopurua ehundik gorakoa da”. Ikus-entzuleen partetik ere, jarraipen handia izan du lehiaketak, eta sortu duten webguneak, 14.000 bisita izan ditu. Hedadura aldetik ere, “zabalpen handia” izan du lehiaketak, “Hego Euskal Herriko lurralde guztietatik” jaso baitituzte lanak. Eskualdean bertan ere harrera ona izan du, eta Goierrin bertan egindako hainbat lan jaso dituzte. Lehiaketa Arrano elkartearen eta Beasaingo Udalaren artean antolatu dute. Udalaren izenean, Unai Baztarrika kultura eta euskara arloko zinegotziak hartu zuen hitza. Lehiaketa honen aurrekaria, Neguko Bertsopaper Lehiaketa zela azaldu zuen, baina eredu hura agortuta zegoela ikusten zuten antolatzaileek, “eta udaletik, zerbait berria egitera animatu genituen antolatzaileak. Hortik jaio zen Bertsomovieda lehiaketa”. Lehiaketa berria izanda, hasieran “beldur pixka bat” izan bazuten ere, jendearen erantzuna ikusita “formatuarekin asmatu” dutelakoan dago. Hori dela eta, bai parte hartzaileak eta bai [...]
Ostiralean banatu zituzten Bertsomovieda lehiaketako sariak, Beasaingo Igartza jauregian. Han izan ziren epaimahaiaren, publikoaren eta bertsorik onenen saria jaso duten egileak. Antolatzaileen izenean, Iñaki Apalategik parte hartzaile guztien lana eskertu zuen, eta lehiaketaren “balorazio oso ona” egiten dutela azaldu zuen. Bere hitzetan, “azkenean 26 lan jaso ditugu, bertsopaperetan jasotzen genuen lan kopuru beretsua edo gehixeago da, baina gauza bat da lan kopurua, eta beste bat partehartzaile kopurua. Eta zenbatu ez badugu ere, partehartzaile kopurua ehundik gorakoa da”. Ikus-entzuleen partetik ere, jarraipen handia izan du lehiaketak, eta sortu duten webguneak, 14.000 bisita izan ditu. Hedadura aldetik ere, “zabalpen handia” izan du lehiaketak, “Hego Euskal Herriko lurralde guztietatik” jaso baitituzte lanak. Eskualdean bertan ere harrera ona izan du, eta Goierrin bertan egindako hainbat lan jaso dituzte.
Lehiaketa Arrano elkartearen eta Beasaingo Udalaren artean antolatu dute. Udalaren izenean, Unai Baztarrika kultura eta euskara arloko zinegotziak hartu zuen hitza. Lehiaketa honen aurrekaria, Neguko Bertsopaper Lehiaketa zela azaldu zuen, baina eredu hura agortuta zegoela ikusten zuten antolatzaileek, “eta udaletik, zerbait berria egitera animatu genituen antolatzaileak. Hortik jaio zen Bertsomovieda lehiaketa”. Lehiaketa berria izanda, hasieran “beldur pixka bat” izan bazuten ere, jendearen erantzuna ikusita “formatuarekin asmatu” dutelakoan dago. Hori dela eta, bai parte hartzaileak eta bai antolatzaileak zoriondu nahi izan zituen.
Parte hartu duten lan guztien laburpen bat ikusi eta gero, sariak banatu zituzten. Bertsorik onenen saria, Arriarango Intxaurpe elkartekoek jaso zuten, Intxaur ondotik intxaurpera lanarekin. Publikoaren saria berriz, Gabiriako gazteek egindako Bertso road movie lanak jaso zuen. Eta azkenik, epaimahaikoaren saria, bitan banatuta eman zuten: Bertso road movie lanak eta Jon Martin bertsolariaren Urpeko bertsoak lanak jaso zuten.