Beasainek bi puntura du igoera fasea, Getxoko Arenasi irabazi eta gero
Asteburuan etxean irabazi eta gero, Beasain igoera faseko postuetara gerturatu da berriz ere; orain, bi puntura ditu Zalla eta Portugalete, 3. eta 4. sailkatuak, hurrenez hurren. Ligaren azken txanpa honetan, etxeko partidek duten garrantzia ikusita, irabazi beharreko partida zuten Iker Lasaren mutilek. Talde getxoztarra, ordea, eskarmentu handikoa da, eta nahikoa lan eman zion etxeko taldeari. 10. minutuan, defentsan izandako akats bat aprobetxatu eta markagailuan aurretik jarri ziren bizkaitarrak. Partida aldapa gora jarri zen, baina etxekoek ez zuten etsi, eta aurreneko zatia bukatzear zela, Iker Martinezek banakoa jarri zuen markagailuan. Bigarren zatian, bi taldeak atera ziren garaipenaren bila, eta joko bizia eta ikusgarria egin zuten, biek ala biek ere. Arenasek benetako “setioa” egin zuen aurreneko ordu laurdenean, eta hein handi batean, Txusta atezainaren lanari esker eutsi zioten etxekoek berdinketari. Aurreneko minutu txar haiek pasata, beasaindarrak berpiztu egin ziren, eta arrisku aukera batzuk sortzen hasi ziren. Hamar minuturen faltan, Oier Artolak 2-1ekoa egin zuen. Emozioz betetako partida eta garaipen handia etxekoentzat. Aurreko asteburuko porrotaren ondoren, berriz ere igoera faserako postuetako borrokan sartu dira. Datorren asteburuan, Gasteizera joango dira, jaitsiera postuetan dagoen Vitoria taldearen kontra jokatzeko.
Asteburuan etxean irabazi eta gero, Beasain igoera faseko postuetara gerturatu da berriz ere; orain, bi puntura ditu Zalla eta Portugalete, 3. eta 4. sailkatuak, hurrenez hurren. Ligaren azken txanpa honetan, etxeko partidek duten garrantzia ikusita, irabazi beharreko partida zuten Iker Lasaren mutilek. Talde getxoztarra, ordea, eskarmentu handikoa da, eta nahikoa lan eman zion etxeko taldeari. 10. minutuan, defentsan izandako akats bat aprobetxatu eta markagailuan aurretik jarri ziren bizkaitarrak. Partida aldapa gora jarri zen, baina etxekoek ez zuten etsi, eta aurreneko zatia bukatzear zela, Iker Martinezek banakoa jarri zuen markagailuan.
Bigarren zatian, bi taldeak atera ziren garaipenaren bila, eta joko bizia eta ikusgarria egin zuten, biek ala biek ere. Arenasek benetako “setioa” egin zuen aurreneko ordu laurdenean, eta hein handi batean, Txusta atezainaren lanari esker eutsi zioten etxekoek berdinketari. Aurreneko minutu txar haiek pasata, beasaindarrak berpiztu egin ziren, eta arrisku aukera batzuk sortzen hasi ziren. Hamar minuturen faltan, Oier Artolak 2-1ekoa egin zuen. Emozioz betetako partida eta garaipen handia etxekoentzat. Aurreko asteburuko porrotaren ondoren, berriz ere igoera faserako postuetako borrokan sartu dira. Datorren asteburuan, Gasteizera joango dira, jaitsiera postuetan dagoen Vitoria taldearen kontra jokatzeko.