Estanda Ordiziak derbia irabazi du, eta lider segitzen du
Estanda Ordiziak berealdiko garaipena lortu zuen larunbatean Majori kiroldegian. Emilio Ortizek zuzendutako neskek 2-1 irabazi zioten Bilboko Tecuni taldeari, eta nesken areto futboleko Espainiako Zilarrezko mailako lider jarraitzeaz gain, urrats handi...
Estanda Ordiziak berealdiko garaipena lortu zuen larunbatean Majori kiroldegian. Emilio Ortizek zuzendutako neskek 2-1 irabazi zioten Bilboko Tecuni taldeari, eta nesken areto futboleko Espainiako Zilarrezko mailako lider jarraitzeaz gain, urrats handia egin dute igoera fasea jokatzeko. Bi jardunaldi besterik ez dira falta liga erregularra bukatzeko.
Partida oso intentsoa izan zen. Ordiziako taldeak goian egin zuen presioa, eta horri esker, bilbotarrei haien jokoa egitea eragotzi zien. Lehen zatian ez zen golik izan, eta bigarrena hasi eta berehala sartu zuen Maite Gonzalez kapitainak ordiziarren lehena. Hala ere, pozak ez zuen gehiegi iraun, bi minuturen bueltan berdinketaren gola sartu baitzuen Tecunik. Emaitza horrek ez zion bietako inori balio, eta etxeko taldeak erasoan jarraitu zuen, harik eta 37. minutuan Ane Izagirren garaipenaren gola sartu zuen arte.