Legazpiko GKN enpresak euskararen eta segurtasunaren eguna ospatu du
Pasa den larunbatean ate irekien jardunaldia egin zuten Legazpiko GKN Driveline enpresan, euskararen eta segurtasunaren eguna ospatzeko. Ekitaldia enpresako langileei, horbitzaileei eta bezeroei eta haien familiei zuzenduta zegoen. Goiz osoan zehar makina bat ekintza egin zituzten, gonbidatu bereziren batekin. Izan ere, Porrotx pailazoa eta Patakon pirata izan ziren GKNko ospakizunetan, euskararen inguruko hitzaldia eskaintzeko. Hitzaldiez gainera, lantegiko instalazioetara bisita egin zuten jardunaldian parte hartu zutenek. Ondoren, Txillida lantokira joan ziren guztiak Txu Txu trenean, bertan, haurrentzako tailerrak eta jolasak antolatu zituzten eta hamaiketakoa egiteko aukera ere egon zen. GKN erre zela urte bat Egutegiak gainera, ate irekien jardunaldiak efemeride batekin bat egita ekarri du. Izan ere, atzo urte bat bete zen, Legazpiko enpresan sutea izan zenetik. Iazko apirilaren 23an izan zen, Aste Santuan. Sutea ez zen guztiz larria izan, baina enpresako piezen garbiketa lerroa erabat suntsitu zuen. Sanchezek dio, «urte osoa daramagu suak suntsitutakoa konpontzen, eta zorionez, ia %100ean eman diogu buelta guztiari». Ate irekien jardunaldiak, enpresak urte honetan egindako berrikuntzak ezagutzera emateko ere balio izan zuen. Festa giroa, eguerdira arte luzatu zen.
Hitzaldiez gainera, lantegiko instalazioetara bisita egin zuten jardunaldian parte hartu zutenek. Ondoren, Txillida lantokira joan ziren guztiak Txu Txu trenean, bertan, haurrentzako tailerrak eta jolasak antolatu zituzten eta hamaiketakoa egiteko aukera ere egon zen.
GKN erre zela urte bat
Egutegiak gainera, ate irekien jardunaldiak efemeride batekin bat egita ekarri du. Izan ere, atzo urte bat bete zen, Legazpiko enpresan sutea izan zenetik. Iazko apirilaren 23an izan zen, Aste Santuan.
Sutea ez zen guztiz larria izan, baina enpresako piezen garbiketa lerroa erabat suntsitu zuen. Sanchezek dio, «urte osoa daramagu suak suntsitutakoa konpontzen, eta zorionez, ia %100ean eman diogu buelta guztiari».
Ate irekien jardunaldiak, enpresak urte honetan egindako berrikuntzak ezagutzera emateko ere balio izan zuen. Festa giroa, eguerdira arte luzatu zen.