Lizarraldek eta Etxanizek irabazi dute Astigarretako mus txapelketa
Asteburuan Astigarretan izan dute hitzordua herriko mus zaleek, Astauzel elkarteak antolatzen duen mus txapelketa jokatu baitute, aurten hamabigarren urtez. Leandro Lizarralde eta Antonio Etxaniz izan dira txapela jantzi dutenak. Behin lehiaketa bukatu...
Asteburuan Astigarretan izan dute hitzordua herriko mus zaleek, Astauzel elkarteak antolatzen duen mus txapelketa jokatu baitute, aurten hamabigarren urtez. Leandro Lizarralde eta Antonio Etxaniz izan dira txapela jantzi dutenak. Behin lehiaketa bukatutakoan, mus zale eta auzotarren artean afaria egin zuten. Antolatzaileen arabera, bikote gehienak gelditu ziren afaltzen, eta «giro aparta» izan zuten.