Maider Gaztañaga, Euskadiko distantzia luzeko duatloi txapelduna
Tolosaldeko Triatloi Taldearekin aritzen den Maider Gaztañaga ordiziarra da Euskadiko distantzia luzeko txapeldun berria. Larunbatean jokatu zen Arrigorriagan (Bizkaia) bertako duatloia, Euskadiko Txapelketarako baliagarria, eta emakumezkoetan onena i...
Tolosaldeko Triatloi Taldearekin aritzen den Maider Gaztañaga ordiziarra da Euskadiko distantzia luzeko txapeldun berria. Larunbatean jokatu zen Arrigorriagan (Bizkaia) bertako duatloia, Euskadiko Txapelketarako baliagarria, eta emakumezkoetan onena izan zen Gaztañaga, bigarren sailkatuari 26 minutuko aldea atereaz.
Gaztañagak 3 ordu 57 minutu eta 18 segundo behar izan zituen proba osatzeko. Lehenik, 12 kilometro egin behar zituzten korrika; segidan 75 kilometro bizikletan, ibilbide gogor batean; eta azkenik, beste 12 kilometro egin behar izan zituzten korrika Arrigorriagako kaleetan. Veronica Dominguez (4:23:18) eta Nerea Arregi (4:32:12) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren.
Mutiletan, Alexander Agirretxe izan zen irabazlea (3:36:43), bigarren Iñaki Gabarain sailkatu zen (3:39:07) eta hirugarren Julen Larruzea (3:39:37). Taldekako irabazlea, berriz, Zumaiako triatloi talde izan zen.