San Blasetatik Kirol Astera
Otsailean Sanblas jaietan eguraldi txarra zela eta egin gabe utzi zituzten ekintzak egin dituzte asteburu honetan Idiazabalen. Orduan baino giro hobea izan dute Kirol Astearen barruan egin dituzten ekintzak egiteko. Ostiraleko diaporama eta mus txapelketen ostean, larunbata kirolean hasi zuten haur eta helduen txirrindulari lasterketekin. Arratsaldean goitibehera txapelketa egin zuten eta Urrezko Aizkora leihan Mikel larrañaga eta Ander Erasun 23 urtez azpikoetan, eta Eneko Saralegi 19 urtez azpikoetan atera ziren garaile. Beraz, igande honetan, Azpeitian jokatuko den finalean arituko dira bi aizkolariak. Xabier Aranburu Guzta herriko harri jasotzaileak ere lortu zuen bere asmoa. Lehen saiakeran 188 kiloko harria atzeraka erori bazitzaion ere, bigarren saiakeran lortu zuen altsatzea. Gero bertso-afaria izan zuten Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegiren eskutik ondoren. Jarraian Sutura eta Nafarroa 1512 taldeek jo zuten gaztetxean. Igandean erromesaldia Igande goizean San Adrianera erromesaldia egin zuten idiazabaldarrek. Handik bueltan, Zegaman eta Seguran geldialdia eginda, herri bazkaria egin zuten, etaarratsaldean pilota txapelketako finala eta Idiazabalgo Axari dantza taldearen Dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten plazara inguratu zirenek. Txirrindulari proba Irabazleak • 1-2 mailako neskak. Arene Barandiaran • 1-2 mailako mutilak. Iker Garcia • 3-4 mailako neskak. Amets Gerriko • 3-4 mailako mutilak. Gaizka Aranburu • 5-6 mailako neskak. Iraitz Gerriko • [...]
Ostiraleko diaporama eta mus txapelketen ostean, larunbata kirolean hasi zuten haur eta helduen txirrindulari lasterketekin. Arratsaldean goitibehera txapelketa egin zuten eta Urrezko Aizkora leihan Mikel larrañaga eta Ander Erasun 23 urtez azpikoetan, eta Eneko Saralegi 19 urtez azpikoetan atera ziren garaile. Beraz, igande honetan, Azpeitian jokatuko den finalean arituko dira bi aizkolariak.
Xabier Aranburu Guzta herriko harri jasotzaileak ere lortu zuen bere asmoa. Lehen saiakeran 188 kiloko harria atzeraka erori bazitzaion ere, bigarren saiakeran lortu zuen altsatzea. Gero bertso-afaria izan zuten Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegiren eskutik ondoren. Jarraian Sutura eta Nafarroa 1512 taldeek jo zuten gaztetxean.
Igandean erromesaldia
Igande goizean San Adrianera erromesaldia egin zuten idiazabaldarrek. Handik bueltan, Zegaman eta Seguran geldialdia eginda, herri bazkaria egin zuten, etaarratsaldean pilota txapelketako finala eta Idiazabalgo Axari dantza taldearen Dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten plazara inguratu zirenek.
Txirrindulari proba
Irabazleak
• 1-2 mailako neskak. Arene Barandiaran
• 1-2 mailako mutilak. Iker Garcia
• 3-4 mailako neskak. Amets Gerriko
• 3-4 mailako mutilak. Gaizka Aranburu
• 5-6 mailako neskak. Iraitz Gerriko
• 5-6 mailako mutilak. Xabier Agirre
• Helduak (gizonezkoak).
Mendiko Saria: Jon Urteaga
1. sprint berezia: Jon Urteaga
2. sprint berezia: Jon Urteaga
Irabazleak
1. Unai Santos
2. Urtzi Etxeberria
3. Arkaitz Galparsoro














