
Hondakinen kudeaketari buruzko eztabaida Goierrira ekarriko dute datorren asteazkenean, hilak 13, Goierriko Hitzak eta GoiBerrik.
19:00etan hasiko dute tertulia, eta goierri.hitza.eus webgunean zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, zuzeneko bideo streaming bidez. Bi komunikabide hauek gonbidatuta, lau alderdi politikotako ordezkariak Ormaiztegiko kultur etxean elkartuko dira, tertulia giroan hondakinen kudeaketari eta zaborrari buruz gogoeta egiteko. Aser Lertxundik (Aralar), Maria Eugenia Arrizabalagak (EAJ), Mikel Serranok (PSE-EE) eta Juan Karlos Alduntzinek (Bildu) hartuko dute parte mahai inguruan, eta Xabier Urteaga kazetariak gidatuko du saioa.
Azken hilabeteotan bete-betean ematen ari da hondakinak kudeatzeko modu egokienari buruzko eztabaida Gipuzkoan. Maila politikotik haratago,
eztabaida sukaldeetara iritsi da. Bosgarren edukiontzia, errauste planta, Itsasondoko sistema mistoa,
Sasietaren itxiera,
Atez ateko sistema, Zero Zabor taldeak… askoren ahotan dauden hitzak dira. Hitz guzti horiek eta gehiago, datorren asteazkenean entzun ahal izango dira Ormaiztegin eta
goierri.hitza.eus-n
Parte hartzaileak:
•
Mikel Serrano Zumarragako alkatea
(PSE-EE)
•
Juan Karlos Alduntzin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatua
(Bildu)
•
Maria Eugenia Arrizabalaga Legebiltzarkidea eta Gipuzkoa Buru Batzarreko bozeramailea
(EAJ)
•
Aser Lertxundi Aralar alderdiko Hegoaldeko Zuzendaritzako kidea (Aralar)