Arrieta Handi nekazal etxeko apartamentuak eta Castillo eraberritua aurkeztu dituzte
Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuezendariaren arabera, «Euskadin krisia badago ere, turismoak oraindik indar handia izaten jarraitzen du». Horretarako, ordea, «bertako zerbitzuak gehitzen eta daudenak eraberritzen jarraitu beharra dago». Halaxe azaldu zuen atzo Olaberriako Castillo hotelean egin zuen prentsaurrekoan. Castilloko logelak eraberritu osteko aurkezpena egin zuten, eta hain bereizgarri duen dotorezia klasikoarekin hautsiz, logela modernoagoengatik egin dute apostua Olaberriako hoteleean, bi urte iraun dituen obra eginez. Eraberriketa hauen inguruan aipatu zuen Muelak «behar beharrezkoak direla irisgarritasunaren, promozionatzearen eta orokorrean eraberriketak egitearen aldeko apustua» jendea erakartzen jarraitzeko. Eta eraberritzearen eta eskaintza zabaltzearen inguruan Zegamako Arrieta Haundin ondo baino hobeto jakin dute nola egin. Lehen Arrieta Txiki zen eraikinari altuera pixka bat gehiago eman eta hiru apartamentu turistiko egin dituzte, Arrieta Haundi nekazalturismoaren aldamenean. Gela bakoitzari emakume mitologikoen izenak eman dizkiete, «emakumeei egindako omenaldi gisara». Lierni Altube arkitektoak diseinatu eta dekoratutako eraikinak energia berriztagarriarekin funtzionatzen du, eta zorua ere mikromortero material berrerabilgarriarekin egina dago. Castillon bezala, kolore grisa eta txuria dira gehien erabili dituztenak Arrieta Haundin; kasu honetan egurra eta harriari ere tarte handia egin diete, «naturarekin harremanetan senti daitezen bertara doazenak, leihoetatik ikusiko duten paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izateaz gain».
Castilloko logelak eraberritu osteko aurkezpena egin zuten, eta hain bereizgarri duen dotorezia klasikoarekin hautsiz, logela modernoagoengatik egin dute apostua Olaberriako hoteleean, bi urte iraun dituen obra eginez. Eraberriketa hauen inguruan aipatu zuen Muelak «behar beharrezkoak direla irisgarritasunaren, promozionatzearen eta orokorrean eraberriketak egitearen aldeko apustua» jendea erakartzen jarraitzeko.
Eta eraberritzearen eta eskaintza zabaltzearen inguruan Zegamako Arrieta Haundin ondo baino hobeto jakin dute nola egin. Lehen Arrieta Txiki zen eraikinari altuera pixka bat gehiago eman eta hiru apartamentu turistiko egin dituzte, Arrieta Haundi nekazalturismoaren aldamenean.
Gela bakoitzari emakume mitologikoen izenak eman dizkiete, «emakumeei egindako omenaldi gisara». Lierni Altube arkitektoak diseinatu eta dekoratutako eraikinak energia berriztagarriarekin funtzionatzen du, eta zorua ere mikromortero material berrerabilgarriarekin egina dago.
Castillon bezala, kolore grisa eta txuria dira gehien erabili dituztenak Arrieta Haundin; kasu honetan egurra eta harriari ere tarte handia egin diete, «naturarekin harremanetan senti daitezen bertara doazenak, leihoetatik ikusiko duten paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izateaz gain».














