Bilore bota daitekeenerako diru laguntzak eskatu ditu Zaldibiako Udalak
Zaldibiako Udalak hondamendi egoeran dagoen Bilore xaboi fabrika zaharraren orubean eraisketarako eta deskontaminatze lanetarako diru-laguntzak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari. Afera administratibo judiziala bere horretan da oraindik, likidazio prozesuaren korapiloa ez baita askatu. Baina, etorkizunari begira, eta hirigintza arauak berrikusteko garaian dagoenez, udalak «karga kentzen» hasi nahi du, Asmatu aholkulari taldearen gomendioz. Diru laguntza bat erruina egoerako eremua garbitzeko deialdikoa da, bestea kutsadura kimikoa araztekokoa. «Laguntzak eskatuta daude. Erantzuna noiz jasoko dugun ez dakigu, ezta aldekoa izango den ere. Gero, udalak ere beste portzentaje bat jarri beharra dauka, eta asko baldintzatzen du horrek ere, udalak diru hori ez daukalako», dio Hirigintza zinegotzi Eñaut Hernandezek. Dirua iritsita ere, Bilore eraisten ezin da berehala hasi. Aurrena, auzi bidea dago —eremuak pribatu izaten jarraitzen du, administrari judizialen esku egon arren—; ondoren, eta horrekin batera, eraikina eta kutsadura garbitzearen langintza kostotsua dago. Bestetik, arauetan lurrei zer izendapen eman erabakitzea falta da. Hiru esparrutako hariak lotuta daude elkarrekin. Hirigintza arauetan zer izaera «Kalkulatzen da deskontaminatze ikerketak bakarrik 100.000 euroko aurrekontua duela. Karga kentzen joan nahi dugu, edozein egunetan norbait sartu ahal izatea errazago suerta dadin. Luzerako da kontua». Biloreren orubeari zer izendapen eman, hori erabakiko du udalak, aurki. Arau berrien hasierako onarpena «ahal dela uda aurretik» [...]
Diru laguntza bat erruina egoerako eremua garbitzeko deialdikoa da, bestea kutsadura kimikoa araztekokoa. «Laguntzak eskatuta daude. Erantzuna noiz jasoko dugun ez dakigu, ezta aldekoa izango den ere. Gero, udalak ere beste portzentaje bat jarri beharra dauka, eta asko baldintzatzen du horrek ere, udalak diru hori ez daukalako», dio Hirigintza zinegotzi Eñaut Hernandezek.
Dirua iritsita ere, Bilore eraisten ezin da berehala hasi. Aurrena, auzi bidea dago —eremuak pribatu izaten jarraitzen du, administrari judizialen esku egon arren—; ondoren, eta horrekin batera, eraikina eta kutsadura garbitzearen langintza kostotsua dago. Bestetik, arauetan lurrei zer izendapen eman erabakitzea falta da. Hiru esparrutako hariak lotuta daude elkarrekin.
Hirigintza arauetan zer izaera
«Kalkulatzen da deskontaminatze ikerketak bakarrik 100.000 euroko aurrekontua duela. Karga kentzen joan nahi dugu, edozein egunetan norbait sartu ahal izatea errazago suerta dadin. Luzerako da kontua».
Biloreren orubeari zer izendapen eman, hori erabakiko du udalak, aurki. Arau berrien hasierako onarpena «ahal dela uda aurretik» landu nahi dute udalbatzarrean. Gero, zatika zehazten jarraituko da herriko eremu bakoitzari dagokion lanketa.
Orain astebete, herri batzarrean arau berriez jardun ziren. Aisialdiko instalazioak baztertu dira, «bideragarriak ez direlako». Etxebizitzatarako uzteko aukera ere itxita dago, lurralde antolaketan baimentzen den kopurua 14-17 etxe gehiagokoa bakarrik delako, datozen 15 urteetarako.
Dagoen-dagoenean uztea, ala industrigunea jartzeko bidea dira aukerak eta eztabaida gaiak.














