Irizarrek AEBetan sartu nahi du, salmenta urte onenaren ostean
Iazko urtean Irizarrek inoizko salmenta maila handiena lortu zuen; 503 milioitakoa. 4.850 izan ziren saldu zituzten autobusak. Salmenten %20a solik izan da Estatu Espainiarrean, eta gainerako %80a munduko bost kontinenteetako 90 estatutan saldu dute. ...
Iazko urtean Irizarrek inoizko salmenta maila handiena lortu zuen; 503 milioitakoa. 4.850 izan ziren saldu zituzten autobusak. Salmenten %20a solik izan da Estatu Espainiarrean, eta gainerako %80a munduko bost kontinenteetako 90 estatutan saldu dute.
Irizar taldean 3.380 pertsonak egiten dute lan guztira. Ormaiztegin duen egoitza nagusiaz gain, beste hainbat alorretara bideratutako enpresak ere sartzen dira taldean: klimatzizazio sistemak, pontentziazko elektronika… Gainera, Brasil, Mexiko, Maroko, Txina, India eta Hego Afrikan ere badituzte fabrikak.
AEBra Mexikotik salduz
Emaitza on hauekin jarraitu edota are gehiago hobetzeko asmoz, Irizarrek AEBn ere saltzen hasteko intentzioa du datorren urterako. 2013tik aurrera Mexikoko fabrikatik ateratzen diren autobusak AEBra ere bideratu nahi ditu.
Gerora begira, potentzial handia duten sektoreetan sartzeko asmoa dute, komunikazioak, elektronika eta energieekin lotura esaterako, autobus elektrikoak bezalako proiektu berriak sortuz, adibidez.












